Berriatua (Bizkaia)

Umezain 18 duroko soldata urtean

Umezain 18 duroko soldata urtean Gogorra egin zitzaion adin horretan etxetik kanpo egon beharra. Umezain ibili zenean 18 duro irabazten zituen urteko eta irabazitakoa amari ematen zion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRT-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gogorra egin zitzaion adin horretan etxetik kanpo egon beharra. Umezain ibili zenean 18 duro irabazten zituen urteko eta irabazitakoa amari ematen zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bederatzi urtekin ya, bederatzi urteaz e etxetik urten ta…
-Etxetik urten.
-Ta gazte denpora etxera joan barik-edo, bueno joan baiña…
-Jun eitze nitzen domekatan-eta joate nitzen baina behintzet beste denpora guzti hantxe.
-Eta gogorra eitze jatzun?
-Pixka bat bai, ze bera uzaba andri eta uzaba ezin holako zera, baina bertako alabi zan pixkat gogorra, gogor hartzen neun ta aguantau biher.
-Da gaiñera gurasuak eta anai arrebak-eta beti etxian ta…
-Ba, harek beti tiretzen dabe, anai-arrebak beti tiretzen dabe, baña aguantau!
-Eta esan dozu hasieran ardizain da ibili ziñanian han ez zentzuela pagatzen, ez?
-Ez , eskolan ibiltzen nitzen.
-Umezain eta ibili ziñanian pagauko zentzuen.
-Bai hamazortzi duro, urteko.
-Urteko?
-Urteko, ta gero baserri joan nitzenien hogeta bost.
-Ta ganera dirua, amari?
-Bai! Karo, ta gero arten uzaba oso ona neuken, ta urtie ein nabenin hamazortzi duro etxera eruteko, ta duro bat emozten neuri erregalu uzabak. A neutzako.
-Hori zeutzako,
-A neutzako,
-Eta? ze in zenduan duro horreaz?
-Ez dakit, gordeta euki naben amagaitzik, gero ez dakitz ya, ez dakitz ze erosi neban, igual bera be amari emon netsan.
-Amari?
-Igual, ez dakit, horixe ena akordetan, hortxe ez dauket ondo memorixe.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia