Angel Ugarteburu Meabebasterretxea

Berriatua (Bizkaia) (1942)

Biografia

Berriatuko Milloi auzoko Ikaranagusi baserrian jaioa. Aitak hiru ume izan zituen lehenengo emaztearekin eta, alargundu zenean, haren ahizparekin ezkondu eta beste hamalau izan zituen, nahiz eta denak ez ziren aurrera atera. Milloiko auzo-eskolan ibili zen umetan Angel. 12 urterekin, abadeak proposatuta, Derioko seminariora joan zen. 1960ko hamarkadako giro nahasia ikusita, irakaskuntza aldera jotzea pentsatu zuen eta Erromara joan zen lizentziatura ateratzera. Handik itzulita, 1972an, Eibarko ikastolan hasi zen lanean. Sei urteren ostean Elgoibarko ikastolara pasa zen, ordurako Elgoibarren bizi zen eta. Urte batzuk geroago Elgoibarko institutura joan zen eta bertan lan egin zuen, erretiroa hartu arte. Ikastolaren hasierako urteetan umeentzat euskarazko materiala sortzen ibili zen, ahozko tradizioko ipuinak oinarri hartuta, eta Kirikiñoren `Abarrak´ ipuin-bildumak euskara batuan jarri eta egokitu ere egin zituen. Elgoibarko Izarraren baitan sortu zen Elgoibarko bertso-eskolaren sortzailea izan zen eta bera izan zen irakaslea hasierako urteetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRT-035 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hamazazpi anai-arreba Bideoaren ikonoa
2 Milloiko auzo-eskolatik Erromara ikastera Bideoaren ikonoa
3 Eibarko ikastolaren sorrerako irakaslea Bideoaren ikonoa
4 Eibarko ikastola: hasierako kokapenak Bideoaren ikonoa
5 Eibarko ikastola: Iturbururen kokapena Bideoaren ikonoa
6 Eibarko ikastolako hasierako irakasleak Bideoaren ikonoa
7 Guardia Zibilaren bisitak ikastolan Bideoaren ikonoa
8 Haurrentzat euskarazko ipuinak eta liburuxkak sortzen I Bideoaren ikonoa
9 Haurrentzat euskarazko ipuinak eta liburuxkak sortzen II Bideoaren ikonoa
10 Falangeko udalekuak Bideoaren ikonoa
11 Seminarioan euskararekin lehen kontaktu akademikoa Bideoaren ikonoa
12 "Abarrak" liburuak euskara batura egokitzen Bideoaren ikonoa
13 Euskaraz ikasteko ilusioa zabaldu nahi zuten Bideoaren ikonoa
14 Herri Gaztedi-ko kidea Bideoaren ikonoa
15 Ikastolako ikasgaiak Bideoaren ikonoa
16 Elgoibarko ikastolan lanean Bideoaren ikonoa
17 Elgoibarko bertso eskolaren sorrera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Elgoibarko bertso eskolako saioak, txapelketak... Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Bertsolaritzak, hizkuntza, musika eta harremanak batzen ditu Bideoaren ikonoa
20 Francoren heriotza eta Ikastolen goradakada Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 `Euskara eta Literatura┬┤ ikasgairako testu-liburuak sortzen Bideoaren ikonoa
22 Ikastolen publifikazioa Bideoaren ikonoa
23 Barren aldizkariko hizkuntza-arduraduna Bideoaren ikonoa
24 Familia bertsozalea Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia