Angel Arriola Muniozguren Astobitza

Berriatua (Bizkaia) (1924)

Biografia

Milloi auzoko Astobitza baserrian jaio zen 1924. urtean.  42 urtetara arte bi izan zen bertan, Markina-Xemeinera joan arte. Aita bertakoa zuen eta ama Etxebarriko Gandiagakoa. 7 anaiatatik gazteena izan zen; hala ere, baserria handia zenez, umetatik hasi zen beharrean. Gerra Zibilera arte joan zen Berriatuko eskolara, aita hil arte. Sasoi hartan, udaletxea Oletan (Amoroto) egon zen eta bere aita alkate errepublikazalea zen; behin harako bidean zihoala abioi batek hil zuen. Etxean bertan hiru batailoitako 300 bat miliziano izan zituzten eta estraperloan ere aritu ziren baserriko jeneroagaz. Ikazkin lanetan ere aritutakoa da, etxerako zein saltzeko egiten baitzuten. Ganadu tratuan, baso lanetan eta Esperantza lantegian aritu zen beharrean.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRT-017 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
BRT-018 2012 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia