Ume-jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: BRM-096/028
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Ta ze zetara olgeten zenduen ba?
-E?
-Zetara olge?
-Tronpaka, andaka…
-Andaka?
-Bai, andaka ta: haulan planta, ta handik salta lepora, lepora salta; nautike ta pasoka, nautike ta pasoka, planta handik eta saltaten; tabaka; kromoka, dxangaka…
-Dxanga?
-Dxangaka, baki’zu zer dan? Basie imiñi haur ez ta? Ta aulako zerak e, haulako zer batzuk, burdiñeskuek eta zeiñek sangaka hobeto; pirotxaka, pirotxaka palo bat imiñi, puntek atata ta zeiñek e zerau, ta gero konta, e?
-Mutillekaz be bai?
- Bai, mutil dxe enbra, mutil dxe enbra,
-Nahastien?
-Nahastien, Intxaustin, e total ezan da kale alegrie, harek barridxek iñ arte, Atalde ta iñ arte. Atalden e zera beti eon da, e zera dauena, zelan dako izena? Istitutue dauena orain, lehengo istituto zaharra, Atalde, bai; Anasagasti kalie, Atalde? Hor dau, hori istitutue ezan da, bai.
-Ta muñekarik edo, euki zendun?
-Nok ekarkozku ba? Akordaten nai e, neure aiztiri ta lengusiñiri ekarri, koitxadari muñeka bana erregitan.
-Zuok muñekie ez dozue esaten, zelan esatezue?
-Panpiñe, baie atxiñe guk muñekie.
-Andrakille edo ez dozue?
-Andrakille, ez, muñekie atxiñen, guk. Ta, ekartzon ta nire aiztiek lelangoko momentuen in zauen arpidxe garbitxu, arpidxe garbitxonin ta kartoizkue ezan da gero ikaratu. Ze jostaillo okingu guk ba? Ezebez.
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!