Aintzane deitzeagatik, egurra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-096-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Moja Karmelitetan ikasi zuen. Oso diktadoreak ei ziren. "Gloria" deitzen zioten eta ez zuen kasurik egiten, bera Aintzane delako; horregatik, mimenkada ederrak jaso zituen. Ordaintzen zuten ikasleak eta ez zutenak zeuden, eta azken horiek zabaldu behar izaten zuten bekorotza mojen baratzean.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: BRM-096/007
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
-Gero ba eskolara, ni hamalau urterarte eskolan ibil nai e, Karmelitasetan, baie Karmelitasetako mojak, unas ditadoras, malas. Nik Aintzane dakotela izena, ta zemat sartada hartun doten! Klaro, “Gloria!” deitxutzen doztie, ta nik kontesta bez, “Gloria!” ta nik kontesta bez. Atxiñe mimena ba’kisu? Ezetu’zu mimena ezta? Horrek mimenak. Halako mimenagaz sartazue lepuen. Nik kontesta bez. “A mí Gloria no me ha puesto la madre el nombre más que Aintzane. Yo soy Aintzane”. Ta egun-egunien kastigada- horretan, or Karmelitasetan oten’zan da distintibodunek pasaten esan dauienak, hametik aulako zertxugaz, ta gu koitxadak, diro bakuek. Solo bat okitzen’zan dauien han, ba, bekorotza ekarten’zan dauienien e zerak, gu koitxadak, hara solora igaroten, paga bakuek. Entzuten’zu?
Egilea(k): Nagore Fernandez
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!