Bermeo (Bizkaia)

Kontrabandoa dela-eta karabineroekin tratuan II

Kontrabandoa dela-eta karabineroekin tratuan II <p>Baporean jeneroren bat ekartzen baldin bazuten karabineroekin egin behar izaten zuten tratua. Behin Frantziatik olioa ekarri zutenean harrapatu egin zituzten eta tabakoaren truke lortu zuten libratzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baporean jeneroren bat ekartzen baldin bazuten karabineroekin egin behar izaten zuten tratua. Behin Frantziatik olioa ekarri zutenean harrapatu egin zituzten eta tabakoaren truke lortu zuten libratzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Bueno, bapora atraka hauna mollera", "Bapora mollera atraka? Holan baporak amarrata" Danak haulan alkarren boidxetan, baie ezan da liue, [...] handik ta total enpatxue, bapora ezin sartu han. “Zelan salbaku handik eh, ze bapora handik salbateko haulan ta haulan haunek bapora guztidxek safa biher diz /bidiz/ honek baporak handik urteteko”. “hau da hori dena, “nada, nada, aquí nada. Dentro de media hora quiero que este el barco aquí". Zaindxen bi, beti oten ezan dizen guardidxen bi. Bat ezan da, esaten ezan dotsagun jeneralmente, ezaten ezan da espezialistie okitzen ezan dauen hamen haulan zintxe gorridxe ta okitzen ezan dau haregaz konfidantzie nehiku ta bestie, beste karabiñero naturala, haregaz gehidxau, ha ezan zan bermiotarra, bueno bermiotarragaz ezkondute ta okitzen ezan doten zer handidxe. Ta esaten bateri bestiri "Oyé no, no hay alguna cosa que, como, como podemos aclarar esto" -gure ezan dotsat /guzantsat/ esan azpitik diru pasaten- “ezindxe aklara hau zeozelan?”, "hori niri ez esan, eso a mi no me digas, dile, dile al otro". Ze bidxek ezan arren karabiñeruek ba bidxetan bata beti agindxuten dauena bidxen tartien batek agindxuten dau, ezer badan batek eitxen ezan dau. Ta "Esan hareri", ta haregaz gehidxau, konfiantza gehitxuau ta esan ein dotsaten "ta haulan ta haulan, total da haulakue, zer handidxe emoten dozune ta “al fin y al cabo” lau bidoi baiño ez die, en jeneral lau bido txiki, ta beitu hamen ze halako dauen, eske Bermio guztidxe molesta biher da /bide/ nik, guk [...] hametik tartetik bapora atateko. Ta ez dau ezebez halan ezebez ez dau klarisiñorik?" "Bueno, laster etxako dotsutie" –haulan berbarik berba esan dotsaten e!, berbarik berba-. laster botakotsutie mutillegaz, karabiñeruen kasetara atara lau kartoiek rubidxuek”. Kartoiek rubidxuek, okin ezan dun kartoiek, Kanariasetik ta ekarritze ta orduen, karabiñeruek pasa ezan doskun ordun, hor. “Halan ta halan, lau kartoi etxako dotsutie zerara, kasetara, ta ze esango dotsat mutilleri eruteko" .Ta ein dotsaten atzie emon ta segi, hauri esan ta bertan itzi, zer ein dotsaten segi aurrera, ta esan dosten "Oiga,oiga usted,oiga usted, ven aqui, ven aqui, has dicho esto y esto, y te marchas tan tranquilo, ¿Tu que crees?" ez nau dxo arpidxen, mekauen! eske neuk be gauze feue ein dotsaten, esanez, erosi, “como quien dice” erosi ta hondiño neuk esan: “Txo! lau kartoi emongo dotsut eta hala, ta dxuen”. Hori ezin dxe ein personiri, ta zemat bider akorde dxaten faenie. Halan ta halan ta [...]: “Hara, bakizu zer?” arpidxen, "No te pego en toda la cara, y te rajo la cara,no sé por que! Mira, mira haz lo que quieras!" Berak karabiñeruek, bera, berak jenidxuaz, berak eta bestie, bestiek deitxu otson ta eurek bidxek eskapa neure ondotik jenidxugaz neu arpidxen ez dxotiarren. Kuestiñue da, nik , neure lau kartoiek erun dotsaten kasetara ta halan klarie gariez, gidxau iñok ez dau, gero betiku lez amistadie. Geure atune, antxoe bokartak dauzenien bokartak emoten ezan dotsagun paketatan barritan, ta geure bizimodue haur ezan da.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia