Bermeo (Bizkaia)

Kontrabandoa dela-eta karabineroekin tratuan I

Kontrabandoa dela-eta karabineroekin tratuan I Baporean jeneroren bat ekartzen baldin bazuten karabineroekin egin behar izaten zuten tratua. Behin Frantziatik olioa ekarri zutenean harrapatu egin zituztenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baporean jeneroren bat ekartzen baldin bazuten karabineroekin egin behar izaten zuten tratua. Behin Frantziatik olioa ekarri zutenean harrapatu egin zituztenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baten pasa daskun, nire presisamente artez esanda, neuk asko okitzen ezan dot haurekaz, zera handidxe okin ezan dot, ta baten pasa daskun olidxue eitxen ezan dun igual, Frantzitxik ekarri ta lagun bat igual diñotsu lagunen bat ,makiñerako olidxue, ta sarri esaten dotsu lagunen batek igual: "Txo Inas, entera nai Frantzire zuzela eta ekarrik bidoi bi”, kasu baten berrehun litroko bidoi bi edo bat edo oten ezan di beste bidoitxu batzuk berrogeta hamar litrokotxuek oten ezan diez edo ekarrik haulako lau bidoi-edo. Ta neuk be igual beste bateri. Ta baten pasa zan, neuk beste bateri esan ba ekarteko ta ekar doskun ba haunek lau bidoi txiki, berrogeita hamar litrokuek, ta on garizen baporak ba Artza zelan on da orduen, Artzie beteta oten ezan da baporakaz, ehun ta berrogeta hamar edo hirurogei auregehita ezaten ezan garan baporak Bermion, bitu zemat txalupe orain ez dauz, nik hogei edo hogeita bost edo zemat dizen, ta hiru diz tarriñegaz ta ibiltzen dizenak hiru, ta orduen oten ezan dan ehun eta berrogeita hamar edo gehidxau, ta gero in biher zan/bizan/ bapor batetik bestera pasa horrek, handik baporetik ba geurera ta beitu neuk haulan, ta beti karabiñeruek beti geure mandarantz begire: "Txo!" -[...] sozibuek egon garizen, lau soziu ezan ezan gara- ta olidxue pasaten: "Txo pentsaten dot karabiñeruek fitxeta gauz, fitxe gaittuzila, pentsaten dot entera dila", "Keba! Ez harek tamata harek ikusi bez, ez da pentsa bez!", "ez gero! sarri ikusten dot beituten ta". Ez nai on trankil. Horretan haulan gauzela ailega zan batel bat mutillaz, kostadora: "Inas!", "Zer?", "Karabiñerue dxuteko", "Karabiñerue dxuteko?". Esan doten: "Han, atrapa gaittuz ia oin zelan klarieten garizen. “Esan in dotsutie gero, holan apurtxu zelan zakugaz tapata-edo, oin atrapa gaittuz ia oin zelan klarieten garizen". Dxun naien ta: "Que hay, que hay", "Que me ha dicho el txo que me estáis llamando", "Os hemos visto que estáis pasando bidones de aceite de un barco al otro". Ta esan doten: "Pues si, le hemos dicho esto y esto y, hay que aprovechar cuando es eso hay que aprovechar, como ustedes saben pues no vamos por cuatro bidones y el que va pues, a veces yo también le traigo a otros y otros también me traen a mi así andamos, pero no creo que es, claro controlando, Si ha sido por ejemplo”. Baie ezan dalako en bez de Bermion itzi dirue olidxuna itzi ein ezan dun Frantzin ta klaro hori ba kontrabandue da, errozoie dan monduen, kontrabandue da, baie guk be bai, koño, ezan dalako bardatik olidxue bermiokue baiño hobiaue eta bastante merkiaue be bai, ta haurrek gauzek ez badun eitxen beti, ba klaro ez dau mundurik be ze horrek gauzek haulan diez, han badau merkiau ba hara zuez.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia