Bermeo (Bizkaia)

Falangera joan behar derrigortuta

Falangera joan behar derrigortuta Falangistengana joan behar izaten ziren derrigortuta. Batzokitik Andra Mariko elizara joaten ziren instrukzioan. Sasoi hartan batzokia errekisatuta izan zuten falangistek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-089-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Falangistengana joan behar izaten ziren derrigortuta. Batzokitik Andra Mariko elizara joaten ziren instrukzioan. Sasoi hartan batzokia errekisatuta izan zuten falangistek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gu oten ezan garan lagunek Falangien, baie oblige ez geuk gure ezan /guzan/ dulako, oblige! Ta gu ba pozarren. Halan da guzti be, ze fusille emoten zandoskun, olezko fusille. Ta eitxen zan, dxuten ezan garan istruziñiuen hasi, bakizu batzokidxen, batzokidxe non dau, ba hor oten zan ordun Falangie. Hasi batzokitzik ta hauna Santa Mariako elizera dxuten ezan gariz istruziñuen olezko fusillegaz, ”ti-ta, ti-ta”. Ta gastadoriek aurretik-eta, ta txapela, hori bordatxue hamen, ta gero rollue ezaten ezan da ba txapela buruen erutie ta ape Marie!
- Eta derrigortute esan dozu?
- Bai, obligeta! Eruten ezan gaitxuzen Falangiek. Domekan, domekan istruziñue elizera ta kanta bakizu "Cara al sol" ta horrek kantak ba beti beti kantak, beti. Kanta, ta kanta, ta kanta, ta kanta edozer kanta. Ta txiki bateitzik, gaueko hamaiketan ta igual Lameran ba kantaten ondo, ondo jentie, egualdi ona.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia