Bermeo (Bizkaia)

Errepublikako bandera erre; askok botoa erosten zuten

Errepublikako bandera erre; askok botoa erosten zuten <p>Bere gurasoak errepublikazaleak ziren. Beldurrez errepublikako bandera erre zuen Anastasiak etxean horrelakorik aurki ez zezaten. Aitaren hainbat lehengusu batzokian ibiltzen ziren, abertzaleak baitziren. Askok botoa diruz erosten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-085-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere gurasoak errepublikazaleak ziren. Beldurrez errepublikako bandera erre zuen Anastasiak etxean horrelakorik aurki ez zezaten. Aitaren hainbat lehengusu batzokian ibiltzen ziren, abertzaleak baitziren. Askok botoa diruz erosten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure ama ta ezan diz errepublikanuk, ama ta ezan diz errepublikanuk. Hon da ikurriñe hamen, gurin, errepublikanue.Ta etorten ezan dizelez, ba, zer barik etorten ezan dizelez, etxik eta errekonoziten etorten ezan dizelez ba zer ein nauen? hori errepublikanuen banderie ein nauen erre. Erre in nauen, suten in nauen erre. Orduen ikatza okitzen ezan dulez, ta ein nauen erre, ikurriñe bera ikurriñe errepublikanuna, bai. Etorri eitten ezan diez, etorri eitten ezan diez bidxotza.
- Ta ama ta aitte bidxek errepublikanuek?
- Bai. Bai. Baie gure aittek okin dotxuz /okintxuz/, bera seme bakarra ezan da, nire aitte, baie lehengusuek okin dotxuz /okintxuz/ ezan dizenak batxokikuek. Ezan diz, izatilez Sabino mandakuk ezan diz harek. Ta botue etxateko-ta lehengusuek neure aitteri: "Lengus, ia botorako ia guretxako boto bat edo, ia emoten bazun". Baie gure aitte bera be bai diruzaletxue ezaten ezan dalez dxakitzen ezan dau haren lehengusuek dirugaz erosten ezan dauien hau, botue etxateko haurei. "Beno, emoten bastazun neuri bere, pagaten bastazun" Egun baten, aittek neuri konta, gabonatan-ta igual, ama hildxe gero ezan da hori. Ta atziñeko gauzek igual berbetan dxanda gero: "Aitte" hauri pregunteten zantsaten "Aitte, zer da zerien" "Ba halan". Eurek itzen ezan dauien, dxakitzen ezan dauien honek e, zelan pagaten dauien diruek, zelan pagaten dotsoien jentiri haureri botue etxateko ta beran lehengusuek "Zer Elias, etxakozu bototxue guretzako, ela?" "Bueno dirue pagaten bazun, neuk be bai etxako dot" Baie errepublikanue ezan da gure aitte ta ama, ama gehidxau ezan da oniño.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia