Bermeo (Bizkaia)

Aratusteak galarazita, isilean ospatu behar

Aratusteak galarazita, isilean ospatu behar <p>Artzako frontoia ez zen itxia gaur egun bezala. Aratusteak galarazita egon ziren gauza txarrak pasatzen zirelako; hori dela-eta isilean ospatzen ziren. Tostadak jateko ohitura bazegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-078-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artzako frontoia ez zen itxia gaur egun bezala. Aratusteak galarazita egon ziren gauza txarrak pasatzen zirelako; hori dela-eta isilean ospatzen ziren. Tostadak jateko ohitura bazegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Frontoirik ez zan egon?
- Bai, bai. Frontoie egon zan, frontoie egon zan auntxek dauen lekuen on zan frontoie.
- Artzan?
- Bai. Hor frontoien.
- Alaba: Igiridxe ezaten zan, ezta?
- Frontoien itxen zien aratustitan egoten zien aratustitako zerak frontoien, nagusidxetzat nagusidxentzat, nagusidxek, nagusi-nagusidxek. Ze gerrie sortu orduko diñot, bai gero hogeita hamaseidxien azpitxik berbetan. Eta fabriketan, fabriketan be oten zan. Jentie batuten zan, jente heldue ze horrek, horrek jaidxek debekatute oten zien orduen, debekatute ta geuze pasaten dizela aratustitan geuze asko pasaten dizela ta itxen ziren ixil-ostuen, ixil-ostuen fabriketan, frontoien be bai. Ze Brasillen be pasaten zien, kristonak pasaten zien Brasillen, iñon zelebraten badan hori dxaidxe, han zelebretan da. Heridxotzak be oten zien e, hori dala ta ez dala. Jentiek urteten dauelez maskarakaz eta horrekaz zerakaz, ba aprobetxa eitxen dauie holako zerak lantzin bateri pasadie emoteko. Ta horixe dala ta ez dala ba hamen ba.
- Baie hori Bermion be bai?
- Bermion bai, Bermion. Oin [gau-argidxe] be dxakintzen zan eta ixilien eitxen zan, ixilien eitxen zien horrek, ta gero Francon denporan oniño gehidxau.
- Ta ze oten zan Bermion aratuste egunien?
- Aratuste egunien ba gu umiok dxazten giñen karatulekaz eta horrekaz.
- Alaba: Marro?
- Marro, marro, marro. Hori bai eitxen izan da, marro. Ez nai ezan eguno dxaztekue. Baten edo bitxen ez daitz imiñi banauen karatulie esaten dotsagun, baie ez nai ezan. Ta gure anaidxek be ez zien izen horrenbesteko zerak. Batzuk dxantzitze ta haretxek edozer, dxantzi dxaidxe aratustitan, aratustitan tostadak bai, tostadak aratustitan goxo. Tostadak! Hori bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia