Euskal izenak galarazita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-073-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mariren gizona Andoni Seber deitzen zen. Gerra garaian, Donostian zaurituta zegoela, haren amak telefonoz deitu zion eta "Andoni" esaterakoan deia moztu egin zioten. Euskal izenak galarazi egin zituzten eta denei aldatu zieten izena.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: BRM-073/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Ta Andoni zer da zure gizona?
- Pauli: Baie aitxe on zanien gerratik heridute Donostin ba, ama dxun zan telefonora, telefonotik deitxu dotsoien Donostitxik ta telefonora ta “Andoni" esan, Andoni esan dotsoienien apurtu berbie ta gidxau berbarik eitxiri itzi.
- Mari: iasta, diktadurie, diktadurie.
- Pauli: Andoni beti esaten izan dotsoien lez, Andoni izan da ta Andoni esan dotsoienien, berak kontesta dotson "Zer ama?" "Hara, bapez ez dot berbarik, baie entzun doten lez beran berbie, konforme nau orain".
- Mari: Bai, berbarik eitxen itzi bez.
- Klaro han Antonio izango zan?
- Mari: Andoni? Bai Andoni, Andoni, bai.
- Klaro, baie berak Andoni.
- Pauli: Bera Andoni.
- Baie hori jente askori e, izena euki ta kanbixe ta.
- Pauli: Bai bai. "En aquellos tiempos".
- Bai, bai. Ez bazara Begoña edo halan ez dala kanbixetan nahiz eta euskaldune izen.
- Pauli: Danari, danari kendu dotsoien /kendutsoien/ izenak.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!