Ama josten ikasten Donostian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-031-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama gaztetan Donostian bizi izan zen eta han bere diruarekin josteko makina erosi zuen. Etxera itzuli zen, baina gero berriz joan zen Donostiara, josten ikastera. Gerora, etxez etxe ibiltzen zen josten. Ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: BRM-031/017
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Juanita: Orduen jun zan... baia horrek ya lehelau. Harek ein zien ezkondu ta bera bakarrik amagaz. Ta ein zeuen ba biher asko gure amak. Baia gure amak, fabrikie ez jatzon lez gustaten ixen, esan eutson /esantzon/:”Ni jungo nai Donostire krixada”. Ze okin zeuen nobidxue ta gure ama: ”Neu ezkondu [holangoxetik?] ez. Ni jungo nai Donostire”. Ta erun zauen nobidxuen tiek Donostire ta ein zauen Donostin 18 hillebete, Antoni, edo urtebete?
- Antoni: 9 hillebete.
- J.: 9 hillebete.
- A.: Ta beran diruaz makiñie jostekue erosi, Singer. Ondiño han dau,.
- J.: Bai, kamaran daku.
-A.: Kamaran.
- J.: Ta esan eutson /esantzon/: ‘’Bueno, oin zer? baie zuk ezin dozu /ezinzu/... behidxe daku behien ta gauzek eta josten ikasten…", "Ez banuen josten ikasten, atzera nun Donostire!”. In zauen josten ikasi ta gero hasi zan beragaz makiñetxuaz [zeueneko] ama lez, etxerik etxe. Ta gero ein zan ezkondu, ezta? Ama. Ze gero amaandik gatoz gu eta okin dittuz gure amak eta aittek 4 seme-alaba. Ez, lehelau alabie, gero bikotx bi, ta gero, ba, geu. Nebie ta... bost. Ezta? Bai. Honek ez dau entzuten.
- Jesus: Lau zauzie bizirik. Lau zarie, ba… bestie hildde, ba, bost.
- J.: Bai, bost.
Egilea(k): Andrei Baluta (Urritxe institutua) , Leire Garcia Corral (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!