Artoa azala atunetarako; Atun-kalak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-029-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Artoaren lastoarekin amua prestatzen zuten eta atuna bertara hurbiltzen den. Atunetarako eta zimarroirako erabiltzen zen. Gerora karnata erabiltzen hasi ziren. 10-11 egunez egon ziren atuna harrapatzen. Kalak aipatzen ditu, Azoreetara arte joaten ziren.
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:57
- Erref: BRM-029/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Atuna , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsaspeko geografia
Transkripzioa
- Eta karnadie ibiltzen zenduen, edo?
- Ez, ez, ez. Amurie da hori, amurie. Apunte, amurie. Ta horrek darue amo bat doblekue ta eitten ezan dan lastukin, artuen lastue, haregaz ta gero, arrastie. Arrastie da, por ejemplo, hamen daruez orrotzak, haulan, orrotzak, orrotzak, orrotzak ta hori imintzen ezan duun hamen belaunen gaiñien haulan honetara, honetara ba haridxen formie atateko. Uretan dator hori arraiñelez, ta bertan punten eruten dau lanie, lana berdie ero gorritxue, haren brillora atunek agarraten dau. Bai, bai. Ta gizon bat dau Anton Bilbao, patroie ezan da geu zahartzara. Horrek apaidxuaz atun asko on dan lekuen atunek traga dauenien amurie urten dotson hametik sakatzetik. Ta hareri urten dotsonien beste atun bet, o sea ke, amo bategaz atun bi atrapaeniko gizona. Bai, bai, bai, bai, markie da gero! Haurrek ein dxau, haurrek gizonak, bai.
- Eta esan dozu, artoan horrekaz, azalak ibiltzen zenduezela.
- Bai, bai, bai.
- Baie bakarrik atunerako?
- Atunetarako. Ha ez da segiten zan, atune ta zimarroie. Bai haurretako. Gero, auntxek horregaz atrapaten da, gero etor da gero, beste sistema bat biberukaz pikien. Kañaberiaz ta karnadiaz, zebue esaten dotsoiena. Biberutan eruten ezan duun karnadie ta kostarun hau ta enbarkaziñue ta txiparra. Ta oten zandan karnadie ta kañaberakaz, kañaberakaz. Hamen dau holako bat ezatilez bardin.
- Erretratuen?
- Bai.
- Ta zemat denboran egoten ziñien atunetan?
- Atunetan en jeneral hamar-hamaike egun ta etxera, bai
- Ze kalatan-edo, hemen non dauz?
- Ba, esaten batsut kalak sinestu bez ez dozu eingo. Ba, horrarte Azooresetara arte. Bai, Azooresetara arte dxuten ezan garizen, bai.
- Ta kala batzuen izenak hemen, hurrekoak eta bakizuz?
- Hamen: Errekaro, Okarantza, Dxustumanku, Alta, Zigarre, Harrizar, ta horrek kalak, Eskote, famosue, Eskote, hori Frantzi aldien eitten da hori. Hamen kalak nahiku dauz, bai.
Egilea(k): Iratze Elizondo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!