Ardien belarriko marka
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ardiei belarrian egiten zaien marka: "miru-buztena", "urkulue", "okatza"... Beharrezkoa izaten da egitea. Ardiak ez ditu sekula aseguratuta izan. Gau batean txakur batzuek 39 ardi hil zizkioten.
- Auzoa: Mañu
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: BRM-018/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Ta ardidxeri belarridxen markie eitten jakie?
- Bai bai. Hatariko makiñetxu bateaz edo artazidxekaz edo be bai kortadie. Batzuk miru-buztena esaten dotse; beste batzuk urkulue; beste batzuk okatza,-ta segun bakotzak, bakotzak bere pastoriek ze marka dekien, bai.
- Orduen markie jartzen jakie jakitzeko norena dan edo?
- Bai norena da, hori ona da. Nik [idxoko] urtietan ez dot eitten hori markiori ona da ointxe be eittie hori, ona da. Ointxe be batzuk, pastore batzuk eitten dotse.
- Ta gero seguro kontue-eta, ardidxek zelan aseguretan die?
- Ardirik ez dogu aseguretan guk.
- Ez? ta sekule ez dozue, zozer paseu ezkero ez dozue ezer kobretan.
- Ez, ez, ez, ez.
- Edo ermandadie-edo.
- Baia ermandadie behixena-eta egoten zan lelau, baia oin ardidxenik ez dau. Etorri ein jatezan niri gure baot han imini, baiña ba esan neuen ez, ez.
- Ze holan lukidxekaz-eta euki ezkero zozer.
- Txakurrek, txakurrek di txarrenak. Geu beten hogeta hamalau trage ostiezan hortik.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!