Bermeo (Bizkaia)

Tximista, trumoi, azeri eta koiote ugari

Tximista, trumoi, azeri eta koiote ugari <p>Boiseko mendian ia egunero izaten zituzten oinaztuak (tximistak) eta trumoiak; hala are, ardiak ez ziren beldurtzen. Koioteak eta lukiak (azeriak) ere egoten ziren, baina horien beldurrik ez zuten izaten. Erriflea beti eramaten zuten aldean. Lukia hiltzea ez da erraza, baina behin hil zuen bat. Ugazabari animaliaren belarria eraman behar izaten zitzaion hil zuela frogatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Boiseko mendian ia egunero izaten zituzten oinaztuak (tximistak) eta trumoiak; hala are, ardiak ez ziren beldurtzen. Koioteak eta lukiak (azeriak) ere egoten ziren, baina horien beldurrik ez zuten izaten. Erriflea beti eramaten zuten aldean. Lukia hiltzea ez da erraza, baina behin hil zuen bat. Ugazabari animaliaren belarria eraman behar izaten zitzaion hil zuela frogatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta oiñeztue egunaro en jeneral uden. Uden beti, oiñeztue txo, trugoie ta oiñeztue. Larrittu eitten gintzezan baie...
- Ta ardidxek billurtuten zien?
- Ardidxek ez, ardidxek ez zin ikaratuten. Ardidxek ondo egoten zien bai.
- Ta koiotiek-eta?
- Koiotiek egoten zien. Koiotiek eta honek harek be badekozuz honen hamen Sanander alden egoten dienak, koietiek bai, lukidxek eta koiotiek die bestiek, polizi-txakurrek die horrek. Harek laiñoa dauenien, euri-garoa eta laiñoa dauenien ardire apeletan deu en jeneral.
- Baia horren billurrik ez?
- Ez, ez, ez, horrek danak piztidxe danak eskapetan deu han. Honek "elkak" esaten otsien behidxen antzekoak egoten diz han ba, "elka" esaten dotse.
- "Elkak"?
- Bai. Ta haredxek be personie ikusten deuenien arin eskapetan deue, bai, piztidxek danak eskapetan deu han.
- Lukidxek?
- Lukidxek be egoten di, hamekoak baiño txikitxuauek egoten di han lukidxek, bai. Lantzien bat hiltzen genduzen, baie lukidxe gatza da hiltzen, ta honek beste, zuk esan dozunek be bai e. Akordetan naz han Boise Rivesetik behera txamixalatara sartzen egon nintzen ardidxekaz goittik beheraz, goittik beheraz, ta iper-haize bat hametik inpernuko barrabasa baiño hotzaua, halako bide zahar antzeko karkabaratxu baten egon nintzen, ta ardidxek "raaa!", bueltie ta:" zer dau hor ba?", riflie bertan, riflie ez zan faltetan lepotik gero han en jeneral-eta, ta ardidxen adi pareta egon zan ta dxaurti ein notsan ta "kakakatik" emon notsan tiroa ta uzabak galau bat ardau emon dxosten haredxena be. Belarridxek eroaten die burutik kendute, bai muestrie uzabari ta holantxe.
- Orduen belarridxek gure deu esan zemat...
- Bai, bai, eitteko. Otsoari be bai, otsoari be horidxe ein biher izeten dxan, belarridxe kendu. Ta dxatekoan bille goazenien hamar egunengarren eroaten gendun bertara.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia