Bermeo (Bizkaia)

4.000 buru gobernatu behar

4.000 buru gobernatu behar Boisen 4.000 buru gobernatzen zituen bi txakur lagun zituela. Hango lurrak leunak direnez, Euskal Herriko lurretan baino errazago zaintzen ziren. Ameriketako ardiak buru zuriak izaten dira, ez latxen modukoak. Boiseko ardiak bildotsetarako erabiltzen ziren. Ugazaba hamar egunetik behin joaten zitzaien janaria eramatera. Lanatarako ere erabiltzen zuten. Kiuna eta Nanpan konpainiak zeuden han, Bitorio Kiunan egon zen. Artzain asko euskaldunak ziren, bat bera ere ez zen amerikarra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Boisen 4.000 buru gobernatzen zituen bi txakur lagun zituela. Hango lurrak leunak direnez, Euskal Herriko lurretan baino errazago zaintzen ziren. Ameriketako ardiak buru zuriak izaten dira, ez latxen modukoak. Boiseko ardiak bildotsetarako erabiltzen ziren. Ugazaba hamar egunetik behin joaten zitzaien janaria eramatera. Lanatarako ere erabiltzen zuten. Kiuna eta Nanpan konpainiak zeuden han, Bitorio Kiunan egon zen. Artzain asko euskaldunak ziren, bat bera ere ez zen amerikarra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zemateko artaldie euki zendun ba?
- Lau milleko bandie ibiltzen neuen nik, lau mille buru.
- Lau mille buru?
- Bai, bai. Billots ta ardi.
- Ta zemat txakur?
- Bi edo hiru. Bi-hiru gaztetxue neuk eroan neuena notsatiena horixe.
- Eta bi-hiru txakurk lau mille gobernetan bazen?
- Bai, bai, bai, fazil! Hameko berrehun ardi baiño hango horrek ardidxek fazillau manejetan die. Terrenoa dielez te lisuek-eta, ta gero goidxetan nobera goizien zur egon biher da /birda/. Goizien eitten gendun, goizien ni hiruretan-eta altxetan nintzen ardireko e! Harek, majadie esaten dotse, lo eitteko lekue, han artapetan bazuz zelan gure manejetan dozuz, harek zabalduten badie ez die manejetan ondo ardidxek. Ta holantxe!
- Eta harek be latxak zien?
- Ez, ez, ez. Harek [ontzatzekoak], buru zuridxek izetan die hangoak, bai. Hamekoak buru baltzak dien moduen buru zuridxek, eoten die buru horrek be, buru baltzauak eoten die, aharidxek izetan die, "toroak"esaten dotsie aharidxeri buru baltza esaten dotse, billots hobie eitten deue.
- Ta horrek klasiek ze izen deko?
- Horrek, hori ni ahaztute be banau, buru zuridxek izeten die. Idxe laniaz be begidxek tape eitten jakez batzuri bai. Badauz hamen be hataiko ardi klasie be egoten die bai. Ta holantxe. Ta ni trankille izen naz, trankille. Ondo, ondo beti.
- Ta gero han hango ardidxek be zer, esnetarako ibiltzen zenduen?
- Ez, ez bilddotsa kentzen jake hareri. Bilddotsa bai, bai. Uzabak etorten zanien, lelau preguntetan "zelan zauz zeu?" preguntetan zosten /preguntetasten/ berak uzabak etorten zanien; hamar egunerik hamar egunera dxatekuaz etorten jakuzen. Ta esaten zeban: "zelan zauz?". Ha "zelan zauz?" esaten ban eta "very good" esaten zotsagun /esatetsagun/ ta gero hasten zan preguntiek eitten. Ha ardidxeri bilddotsa, bilddotsari "lambs" esaten dotse ba, "very good lambs" esaten [fad] esaten zeurien eta "ya" esaten notsan eta konforme egoten zan. Ez zan dxoaten ardidxe ikusten eguno dxatekuaz ze igual asau egoten zien ba ta holantxik.
- Ba lanarako be ibilko zan.
- Lanie be bai, lanie be asko. Toneladak egoten zien han asko. Ze konpañi bi euki genduzen: Kiuna eta Nanpa euki genduzen. Ni Kiunan egoten nintzen behien, ta Nanpa eon zan Boiserau. Ta hantxe, asko, berrogetaz gizonak hametikoak danak egon gintzezan, amerikanu bat be ez euen egon gero han.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia