4.000 buru gobernatu behar Boisen 4.000 buru gobernatzen zituen bi txakur lagun zituela. Hango lurrak leunak direnez, Euskal Herriko lurretan baino errazago zaintzen ziren. Ameriketako ardiak buru zuriak izaten dira, ez latxen modukoak. Boiseko ardiak bildotsetarako erabiltzen ziren. Ugazaba hamar egunetik behin joaten zitzaien janaria eramatera. Lanatarako ere erabiltzen zuten. Kiuna eta Nanpan konpainiak zeuden han, Bitorio Kiunan egon zen. Artzain asko euskaldunak ziren, bat bera ere ez zen amerikarra.

4.000 buru gobernatu behar
Bitorio Sasiain Aiestaran
- ahotsak.eus