Bermeo (Bizkaia)

Gerraostean errotak prezintatuta

Gerraostean errotak prezintatuta <p>Gerraosteko ogia txarra zen, irinaren kalitatea ere txarra zen eta. Errota asko zarratuta eta prezintatuta egon ziren. Errotari askok estraperloan aritzeko aprobetxatu zuten. Gauez baino ez zuten ehotzen, ez ikusteko. Guardiek prezintua kenduta harrapatuz gero, eskupekoa emanda konformatzen ziren; hala ere, isunak ordaindutakoak dira. "Servicio nacional del trigo" egon zen errotak kontrolatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraosteko ogia txarra zen, irinaren kalitatea ere txarra zen eta. Errota asko zarratuta eta prezintatuta egon ziren. Errotari askok estraperloan aritzeko aprobetxatu zuten. Gauez baino ez zuten ehotzen, ez ikusteko. Guardiek prezintua kenduta harrapatuz gero, eskupekoa emanda konformatzen ziren; hala ere, isunak ordaindutakoak dira. "Servicio nacional del trigo" egon zen errotak kontrolatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gerraostie? errotantzako gogorra izen zan gerraostie.
- Gerraostie ba errotak askok ogidxe falle zeuenien ogidxe txarra ein zeuien gero gerratan, gerra denporan kalidadie urunek be ez euien eitten izen ondo errotak be zarratu eta kastigeta eukitten errotak be izetie lez.
- Semea: prezinteu ez?
- Prezinte eitten izen [...] izetie lez ño! "zuek erdi ondo kobrate dozu ta ez dakitz zer ta holako gora beherak ez da izeten geuza handirik ez da izeten izen baia errotari emon zotsoien /emontsoien/ ño! inportantzi bet geuzie erdi aberastute dauzela errotaridxek aberastute dauzela ez dakitz zer "estan vendiendo la harina, no sé que, no sé que...". Dana izen zan...
- Ze estraperloa?
- Bueno! estraperluk be egoten izen die, estroperlu be hor batzuk aprobetxa zeurien errotari batzuk aprobetxa zeurien, hori bai, ein zeurien bai.
- Semea: Zuek ze eitten zuen prezintuegaz gosie egoten zanien? prezintue zer eitten zuien solta ta ze...
- Prezintue guardidxeri-ta zakutxu bet urun emonda guardidxeri ta harek ipintzen izen duie prezintue lakrie barik ondo erdi aidien itzitte gero ha lakrie kendu ta errotie martxan imiñi zarratute useu dana ta holako tranpak, tranpak.
- Semea: Baia imiñi martxan noiz, gaubien edo noiz?
- Geubez, geubez, geubez. Ta ure dauenien, urik ez dauenien ezin ta ure dauenien.
- Semea: ta guardidxek etortzen zienien zer? eureri be apurtxu bet emon?
- Guardidxeri lelengotan emonten izen dotsagu ha errotak prezintekeran apur bet izteko errotaridxentzako be arnasa apur bet, arnasie hartzeko, arnasie hartzeko. Danari eitten izen da tranpeue.
- Orduen eurek be, eurek zarratu , eurek prezinteu errotak baia gero eureri...
- Bai. Eureri be, gosie egoten izen da. Umiek dekozienak eta: "pa los chicos y un poco de harina y tal". Negarrez egoten izen die harek be.
- Orduen multarik-eta ez zenduen pageu biher izen?
- Bai, bai, bai, bai. Egote izen dalako "Servicio nacional del trigo" kontrolak egoten izen dire errotak eta artuk eta danak balidxu emon dotsoien "más de la cuenta" errotaridxek estraperluen saltzen dauzela urune ta ez dai zer ta badai nor ta. Gero kontrola imin zeurien Bilbon, "Servicio nacional del trigo", harek harek errotak be kontrola eitten izen dittuz /izenttuz/: ze zemat idxoten dun, kontrol bat eukin dxun, kontrolata. Ta han kontu guztidxek erun biher librutan: ze arto sartzen dan, zemat kilo, zemat tonelada, zemat kantidade idxo dan ta horrek danak deklare ein biher izeten duz, ta handik eitten izen deue gero " a este le toca hacer entrega de pues igual de dos, tres, cuatro, y hasta veinte sacos de maíz". Eurek eitten izen dueu euren kalkuluek ta dana izen zan erdi lapurretie ta ba! nahaste bat.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia