Bermeo (Bizkaia)

Errotaren funtzionamendua III

Errotaren funtzionamendua III <p>Errota baten argazkia aurrean duela, errotaren funtzionamenduaren inguruko azalpen gehiago ematen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errota baten argazkia aurrean duela, errotaren funtzionamenduaren inguruko azalpen gehiago ematen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen dekot nik erretratu bet, baiña igual ez deko zerikusirik zuen errotiegaz, horren antzekoa euki zenduen zuek?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Aber, hau de, aber zuk ia begidxen hobeto dekozuz ta, hau be errotaridxe izen da-ta, ia benga, esplike hori errotien asuntoa. Errotie, hemen dau errotie, hau da ardatza, hau de granu lotzen dan dobarie, dobarie esaten dotsagu honeri, dobarie, errotie dobarie hemen egoten da. Ta hamen deko hamen, hau bolantie hamen dauena da, errotie nibelatekue harridxe gorau, beherau, estuau, istu ta urun ona eitteko estutu ein biher izeten /bizeten/ da, ta hauneaz hauneaz errobe, honeaz eitten da ta gero errotie hamen beste, artun pasue errotara be hemen dau beste manejo zer bat, makiñe bat, ein biher dana /bidena/ ha be regule, zemat arto duen, arlo larrei badue ez deu ondo idxoten, medide baten dxun biher deu /bideu/ artue beti medide baten. Ta eitten deu ba idxo, medidu onien imintzen bazun, ba urun ona eitteko medide ona imin biher dozu /bizu/, asko botaten bazu, larrei, ba pasa eitten da, ez deu ondo idxoten. Honek dekoz, hamen dekoz manduek, errotie asteko, reguleteko, istututeko-ta dauz. Txirritxie, honeri esaten dxakonari txirritxie, ta hau ba beti izeten da mandue esaten danakona bolante bate lez ta handik eitten da dana, errotie handik eitten dotsu /eittentsu/ zeure beran nibelatan imiñi. Medidetan, beran medidetan. Ta hauxe da besterik. Gero, urune hemetik, hemetik goittik, hemen errotak betetan die artuaz da gero urteten deu behien: goidxen bete ta gero urune du behera. Ta han eitten die: hametik batu, zakutan sartu ta etxitara eroan. Hauxe da errotie, ure dau hemen, behien dau ure, errekak be bai behien, deposittue hamen ganien atzien, asaure, errotatik kanpuen. Hauxe, hauxe da errotie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia