Bermeo (Bizkaia)

Errotaren funtzionamendua I

Errotaren funtzionamendua I <p>Errotaren funtzionamendua azaltzen du atalka, zelan ehotzen "idxoten" zen: ubideak, presa, antepara "andapara", errotarriak, "txifloia", ezpata, txoria, "sardie"...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-015-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotaren funtzionamendua azaltzen du atalka, zelan ehotzen "idxoten" zen: ubideak, presa, antepara "andapara", errotarriak, "txifloia", ezpata, txoria, "sardie"...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori eitten da errotak en jeneralien ba ure datorren errekan onduetan dauz errotak en jeneral. Ure, Sollubetik eta mendidxetatik dator, ure datorrena, ta gero beti egon die ubidek eindde errota-etxietara, errotie dauzen etxietara. Uren bidie, eitten izen die presak, ure erreka handidxen presan hartun ta ubidek egoten izen die etxitara, etxiek errotak, errota-etxiek errota-etxiek, ta han idxoten izen da. Ure ta ipintzen izen die errotak en jeneral baserridxen barruen, beti-beti, baserridxen barruen ta andaparie depositue etorten izen dana ubidetik, andapara bat eukitzen izen du etxe onduetan, depositue andaparie. Han gordeten izen da ure, han egoten izen da ure. Handik gero, desnibela sei-zazpi metro desnibela egoten izen da etxera etxera desnibela, ba zazpi-zortzi-bederatzi metro "salto de agua", ure urteteko indderragaz. Ta urek indderragaz urteten deuen indderragaz haregaz errotak ibiltzen izen die, errota bakotzak beran manduk dekoz asitzeko eta lotuteko, errota bakotzak berak dekoz manduek makiñetan ta han eitten da lotu ta asi ta handik maneja, ureri pasue eta zarratu, lotzeko eta asteko ta biherrian ipintzeko, ta gero biherrien ba hogeta lau ordu ta gehidxau be igual eitten izen deu errotak deskantsu apur bet eindde, hogeta lau edo hogeta hamar ordu, deskantsa apur bet ta gero emon deskantsaldi bat, han eitten izen da deskantsa errotiek, harridxek be berotu eitten diez biherrien-ta. Ta ure behien, errotapien, ta goittik maneja, errota-etxetik barrutik, hemetik izetie lez. Errotak hamen eta ubidie egoten izen da han, han han elizie dauen kontun, han depositue. Ta hametik manejaten izen duz errotak: asi, lotu... dana etxetik. Ta uren grifuek eta zerak egoten izen die txiploiek eta danak, danak izeten izen die desbardiñek batzuk tubo inddertsuaue beste batzuk estuaue, beste batzuk zabalaue. Hor idxoten izen da, errubedie behien ta goidxen harridxek, etxe barruen harridxek, errotak goidxen.
- Semea: Harek bekuek ze izen eukitten deue? harek zelan deittuten dozu pieza desberdiñeri?
- Piezak ba errobedie urena, bekue, ta gero gero ezpatie gora dxuten izen danana, errotara.
- Semea: Eji modure, ezpatie.
- Eje bat. Errubedatik errotara ta errota bat hamen, hamen holan [...] bat, bi, hiru, hiru errota hauxe medide antzien, bat, bi, hiru edo lau. Ta uregaz han behien, bakotza beran errubedie errota bakotzak, beran indderragaz. Igiri ta hasitzen izen da benga biherrien. Gero akabaten danien lotu ta holan. Baia urun ona e, urun ona Bizkaixen ona.
- Orduen horreri, zelan esan dozu?
- Ezpatie.
- Ezpatie. Gernikaldien-eta "txoridxe" da.
- Txoridxe da, txoridxe da behekue. Aber lelengo base bat dau, errotiek deko base bat egurrezkue, egurre, ta dekoz gero tubuek urenak bertara errubedara, hametik depositotik dator ure inddar handidxegaz e, errekan behien, ta hamen deko, behien sardie, sardie izena. Behien, egurrezku ha be, sardie, ta hamen ganien, hemen ganien dxuten izen da errotie hemen behien, hemen errotie, uren errubedie, beran zerak burdiñezkuek. Ta gero hamen goidxen, due harri bat hemen ta gero beste bat behien, bi, harri bi: bat geldi ta bestie martxan ejiaz. Uretatik hona goiko harrire ejie, hau ibiltzen da bueltaka, hau da errotie goidxen idxoten. Orduen idxotik eta gero barruen dana, artuk-eta etxe barrun dana manejaten izen da, kajak-eta urunenak-eta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia