Bermeo (Bizkaia)

San Juanak

San Juanak San Juanera abarketekin joaten ziren ogitartekoa hartuta. Meza eta erromeria egoten zen. Handik Bakiora joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Juanera abarketekin joaten ziren ogitartekoa hartuta. Meza eta erromeria egoten zen. Handik Bakiora joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Juanera gaztetan?
- Bai.
- Abarketakaz, bokadillotxue hartunde.
- Oiñez?
- Ordun ez duu eukitzen izan da. Ordun San Juanera dxuten izen garie abarketa barridxekaz, batatxue, batie, ta jersetxu bet. Ta dxuten izen garie egun guztireko. Ta eruten izan du bokadillotxue etxetik. Ta ondo, ondo pasaten zan, alegre. Alegre izan nai. Eta lagunek be bai.
- Ta San Juanen ze egoten zan ba?
- San Juanen mezie, ta gero ba dxantzie, sueltue dxantzan.
- Bertan ganien?
- San Juan. San Juanen, mezie akabata, egoten izan diz trikitixak, ta dxantzan. Ta handik bajatu, ta Bakidxora. Ta Bakidxon, erdi janda, hau justo egon da. Ta han be jantzan. Ez, ondo, gaztetasune ondo pasa dot. Ondo. Alegre izan nai. Ta dana balidxo, ostantzien zer? Amarik bez, aiterik bez, gosie, nik guk asko pasa duu.
- Ta San Juanetan be kantau edo ingo zenduen ba zuek?
- Bai
- Ze kanta kantetan zan San Juan egunien?
- San Juaneri. “San Juanetako….”
- Ahaztuta dakozu?
- Ahaztute dakotez horrek geuzek orain.
- Ahaztute baie ondo, ondo, elegante pasaten izan du.

Egilea(k): Gontzal Fontecilla

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia