Pilar Araukua Andikoetxea

Bermeo (Bizkaia) (1933)

Biografia

Talakoetxean jaio zen. Gurasoak ere bermeotarrak zituen, itsasoagaz lotura zuzena zutenak. "Kansion" ezizena familiako baporetik jaso zuen. 7 neba-arrebatatik alaba bakarra izan zen eta umetatik lagundu behar izan zuen etxean. Denboraldi luze batez, Deustun (Bilbo) egon zen izeko baten etxean bizitzen. Aita itsasgizona zuen eta Gerra Zibilean Bilboko Larrinagako kaltzelan egon zen bertako preso militarrak zaintzen. Elantxobeko gizon bategaz ezkondu zen eta 22 urte zituela bertara joan zen; hala ere, gero berriro ere  jaioterrira bueltatu zen. Bere lehengusina Mari "Kansion"ekin batera egin genion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
BRM-110 2012 Bermeoko ahotsak
BRM-111 2012 Bermeoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Basora egurretan eta portura ikatzetan Bideoaren ikonoa
2 Haizete batek Frantxunatxeta aldea hondatu Bideoaren ikonoa
3 Ama itsasoan ito 1934ko Iraultzaren egunetan Bideoaren ikonoa
4 Igerian ez zekien bakarra salbatu Bideoaren ikonoa
5 Patatak saltsa berdean ipintzen zortzi urterekin Bideoaren ikonoa
6 Arropa erosi ahal izateko umeak kontserba fabrikara Bideoaren ikonoa
7 Bilbora, bapore batean ezkutatuta Bideoaren ikonoa
8 Bilboko Arriagan antzerkia egiten Bideoaren ikonoa
9 Mendizale amorratua Bideoaren ikonoa
10 Buzkantzak gizonezkoentzat Bideoaren ikonoa
11 Arraina baserriko gauzen truke Bideoaren ikonoa
12 Bermeotik Bilbora oinez Bideoaren ikonoa
13 Familian denak nazionalistak, osaba errepublikanoaizan ezik Bideoaren ikonoa
14 "Gora Euskadi askatuta!" eta "¡Viva la República!" Bideoaren ikonoa
15 Andre errepublikanoak senar nazionalistari "mehatxua" Bideoaren ikonoa
16 Moja baten "Aitaren" faxista Bideoaren ikonoa
17 "Putas, putas son... las que están en el balcón" Bideoaren ikonoa
18 Pilarren amari diru-eske emakume frankista bat Bideoaren ikonoa
19 Soldadu italiarren arropa garbitzen Bideoaren ikonoa
20 Emakume arrain-saltzaile bati komisarian egindako galdeketa Bideoaren ikonoa
21 Irrati handia ezin pasatu
22 Karabineroak
23 Erru barik atxilotu eta jipoitu
24 Ugazabaren zaindari kartzelan
25 Semearen askatasuna, esker onez
26 Larrinagako kartzelan zaindari
27 Itsas azalean koipea eta gomazko fardoakk
28 Nola prestatu itsukia
29 Kafetera betea hustu aguazilak
30 Etxeko komuna eta bainua
31 Antzinako bainua, etxean
32 Errekara arropak garbitzera
33 Zorriak
34 Gaurko gazteen izarak
35 Eskuz josita barneko arropa
36 Txiza dariela
37 Toallatxoetatik konpresara
38 Hilerokoarentzako toallatxoak
39 Lehenengo hilerokoa
40 Hilerokoaren mina
41 Ez zekien haurdun zegoenik
42 Zazpi kiloko umea erditu
43 Jaioberria gaixotu
44 Umea hilda jaio zen
45 Odol kutsatua sartu zioten
46 Neska ala mutila izango?
47 Bainua itsasoan
48 Bainujantzia aberatsek
49 Neskak neskatara haitzetara
50 Lapatan eta maguriotan
51 Dantzarako "mesedez"
52 Biribilketan gertatutakoak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia