Begoña Monasterio Zubillaga
Bermeo (Bizkaia) (1916)
Biografia
1916an jaio zen Bermeoko Nardiztar Jon kalean. Bere aita Errigoititik Demikura etorritakoa zen eta ama bakiotarra. Aita arotza zen eta urte askoan Kuban aritu zen beharrean; herrira itzuli zenean, Erremedio kalean jarri zuen tailerra. Umetan Nardiztar Jon kalean zegoen lokal batean jaso zituen eskolak karmeldarren ikastetxera joan aurretik. Gerra sasoian, militarrak izan zituzten etxean; eta, gero, Lutxanara (Barakaldo) joan ziren ebakuatuta itsasontziz bertan zuten osaba batengana, eta bertan egon ziren bi hilabetez. Bere neba Donostiako kartzelan izan zuten preso. Bitartean, aitak militarrentzako hil-kutxak egiten zituen, beste arotzik ez baitzegoen herrian. Matxitxakoko bataila ezagunean beraien lehengusu bat desagertu zen. Ez zuten goserik pasatu, hilerri aurreko lurretan soroa eta animaliak (oiloak, untxiak...) zituzten-eta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-006 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-007 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute