Irala ikastetxe publikoaren euskalduntze prozesua
Hizlaria(k):
Kortabarria Barrenetxea-Arando, Arantzazu
1973an Irala ikastetxe publikoa egin zenean, irakasle guztiak erdaldunak ziren eta gaztelaniaz zen dena. Neskak eta mutilak aparte zeuden. 1976an hasi ziren euskara sartzen: Arantzazu eta beste hiru neska bergarar joaten ziren euskara klaseak ematera egunero ordu bietatik hiruretara. 1977an jada horretarako irakasle aproposak bidali zituen delegaritzak eta astean hiru ordu ematen zituzten gelaz gela. Maria Pilar Lonarbidek Ikusi-makusi metodoa atera zuen eta haur hezkuntzan erabiltzen hasi zen. 1978an elkartu ziren neskak eta mutilak. 1980an klase elebidunak: goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz. Ikusi-makusi metodoa nola garatu zuten gero. Lan handia egin zuten urte horietan, baina jendea oso motibatuta eta edozertarako prest zegoen. Barnetegira ere joaten ziren Alkizara 15 egunerako.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 16a
- Iraupena: 0:05:17
- Erref: BER-368/016
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen historia , Euskara » Euskararen egoera , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!