Zinegotzi frankismo sasoian; alkate nola izendatu zuten
Hizlaria(k):
Elkoro Unamuno, Jose Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-365-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bera zinegotzi moduan Bergarako Udalera sartu zenean, Udala frankista zen. Baina ordurako bazeuden 4-5 pertsona Udalaren filosofiarekin bat ez zetozenak. Esaterako, sindikatu bertikalari aurre egin ostean, Udalean sartzea lortu zuten sindikatu "klandestino"ko kideak. Greba egiteagatik lantegitik kanporatuak izan ziren hainbat kidek sortu zuten talde hori. Udaleko plenoetan ez zen ezer eztabaidatzen; alkateak botere osoa zuen erabakietan. Franco hil ostean, Arias Navarro presidenteak lege bat jarri zuen, esanez 10.000 biztanle baino gehiago zuten herrietan zinegotziek alkatea aukeratu zezaketela. Horri esker, bera izendatu zuten alkate. Orduko zinegotziak: Irazola, Otaegi, Mendibil, Valle...
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:04:49
- Erref: BER-365/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Politika » 60ko hamarkada eta trantsizioa (1970-1980)
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!