1963an euskarazko klaseak jasotzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-355-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1963an, bere lehengusuarekin batera, euskarazko klaseetara joaten hasi zen. Talde bakarrean hamabi bat lagun ziren. Ikaskide batzuk aipatzen ditu. 1965ean Jon Oñatibiak euskara radiofonikoa metodoa atera zuen, eta urtebete beranduago Patxi Altunak "Euskara, hire laguna" egin zuen. Txominek liburu asko zituen etxean, gehienak erlijiosoak.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko martxoaren 27a
- Iraupena: 0:03:26
- Erref: BER-355/021
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Klasiak erderaz?
- Erderaz ziran, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Bai eta gero Elementala... nik ba hamairu urte nekan hirurogeta hiruan.Txominen semia zan Sasio, Sasio, nere lehengusua. Oso harreman estua euki giñuan Sasiok eta nik. Eta komentau zostan nola klase batzuk zeren eta ba juango giñan ta gu ba hirurogeita hamahiruan nik uste dot hasi giñala juaten. Suposatzen dot astian pare bat egunetan-edo juango giñala hara eta hiru bat urtez-edo jardun giñuan klaseetara juaten. Txominek emoten zoskun gramatika: ba, gramatika, osea, ba, aditza, deklinabidia, analisi sintaktikua, morfologikua... Eta Joxuk emoten zeban Euskal Herriko historixia eta kultura gaiak. Hala osatzen zian. Uste dot talde gehixao ez zala eongo, gu talde bakarra izango giñala. Hamabi bat lagun. Pertsonetaz ez naiz asko gogoratzen, baiña gogoratzen dot Iñaki Mujikan emaztia haurdun zeuala garai hartan eta, ba, gure taldekua zala. Ta, biharbada, biharbada, Arana, Martin Arana be gure taldian egongo zan euskera ikasten. Martin Arana irakaslia izango zan orduan Elementalian. "Cerrajera"n lan eitten zeban laborategixan. Eta nik uste dot beste ikasliak zirela batzuk Elementaleko ikasliak eta beste batzuk "Cerrajera"ko enplegatu batzuk gehi kaleko personaren bat be ibiliko zan segurasko, ezta?
- Hori 1963an?
- 1963an hasi giñan gu. Nik uste dot guk hiru bat urte egin giñuala. Nik esango neuke hasieran apuntiekin ibiliko giñan, nik uste dot libururik be ez zeguala. Osea, ba... ba gerratia hasi zanetik haura izandu zan basamortu bat izan zan. Ezta? Eta gero 1965ian Jon Oñatibiak etara zeban `Euskera irrati bidez´, `Método de euskera radiofónico´ famatua. Jon gudari ibilixa zan eta gero Estatu Batuetara eruan zeban Jose Antonio Agirrek. Eta handik bueltatu zanian, ba, bueno, liburu hau etara zeban. Eta liburu hori oso erabilia izan zan. Eta urtebete beranduau Patxi Altunak etara zeban `Euskera hire laguna". Patxi be, ba, bueno, Salamancan ikasittakua; Innsbrucken egon zan be bai ikasten, Austrian. Eta gero denpora batian izan zan Koldo Mitxelenan ikasle eta kolaboratzaile. Eta Patxik makiña bat lan eingo zeban ondoren. Eta nik uste dot bi liburu... Patxirena nik ondoren ezagutu neban, Elementala utzita, baiña nik uste dot Oñatibiaren liburua gu iritsi giñala erabiltzera. Ezta? Eta, orduan, ba, Txominek bastante liburu zeukan etxian, baiña danak ziran erlijiñokuak. Ni bastante liburu irakurrittakua naiz, baiña gai aldetik ez ziran oso... oso... ez dakit nola esan. Ezta?
Egilea(k): Aimar Marin (Eibar BHI) , Maider Perez (Eibar BHI) , Laura Rios (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!