Bergara (Gipuzkoa)

Ikastolako hasierako urteetako kontuak

Ikastolako hasierako urteetako kontuak <p>Konbenio kaleko ikastolari eta akademiari buruzkoak aipatzen dituzte, azalduz bertako irakasleak zein ziren eta zein hizkuntza erabiltzen zen. 70eko hamarkadan ikastolan irakasle hasi ziren batzuk aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-355-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Konbenio kaleko ikastolari eta akademiari buruzkoak aipatzen dituzte, azalduz bertako irakasleak zein ziren eta zein hizkuntza erabiltzen zen. 70eko hamarkadan ikastolan irakasle hasi ziren batzuk aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste ikastola bat be sortu zan Konbenixo kalian, Serafin Esnaola abariak-eta bultzatuta, eta Linazasorotarrak be hor tartian zerela-edo, hori daukat irakurritta nik.
- Ya, ya...
- Konbenixo kaleko ikastolia. Hori ya pixkat beranduau, e? Hirurogeta pikuan.
- Bai, nik pensatzen dot biharbada nik esan dotsutena ez zan oso zehatza izango. Bai, Konbenixokua eta Akademixia izan ziran elkartu ziranak. Eta, orduan, Akademixan zeren Maria Victoria, Lide eta Don Jose eta Konbenixuan egongo zan Don Serafin. Akademixia erderaz emoten zan eta Konbenixuan euskeraz emoten zan. Orduan, elkartu ziran, ikastolia egin zeben, baiña lehenengo taldiak mistoak ziran, bi aldetakuak. Nik ezagutu neban ikastolan, ezagutu nittuan lehenengo taldiak, eta euskeraz erakustia ere zaila izaten zan, porke bazeren batzuk Akademixatik etorrittakuak erdeldunak zirenak, ezta? Baiña... Karo, oso... Bai, ba, Don Serafin hirurogeixan hasi bazan, ba, hala izango da. E? Nik esango neuke hirurogeita zazpi hirurogeita hamar inguru hortan nik uste dot ya forma hartu zebala, porke nere lehengusua, Mari Karmen Amasorrain, andereño hasi zan 71n edo, Arantzazu Narbaiza, Lupe… Osea... Bai, garai hortan.
- Bueno, Serafinena-ta hirurogeixan ez; hirurogeixan sortu zan Akademixiak, Jose Amilibiak eta Josu Oregik, ekarri zeben andereño bat Eskoriatzatik umiei euskeraz erakusteko.
- A, bale, bale.
- Orduan, babes legala zan Akademixan bittartez umiei klasiak, txikixei, euskeraz. Gero pasatzen ziran Akademixara.
- Bale, bai, bai. Haurtzaindegi bat bezela, gero Akademixara pasatzeko.
- Bai, haurreskola bai sortu zebela euskeraz.
- Bai, bai, bai. Bale, bale .
- Hori zan sortu zebena. Eta lehenengo andereñua gerra ostian hasi zana euskerazko klasiak emoten Bergan, hori, izan zan hor.
- Bai, Konbenixuan, Konbenixo kalian.
- Bai, Dominika Madinabeitia. Oin elkarrizketatu...
- A, Dominika, bai, Dominika asko ezagutzen dot. Bai, bai, bai, Arrasatekua. Bai, bai. CIMeko... CIMeko... bai.
- Ba bera...
- Ba ez nekixen Dominka izan zanik e...
- Ba bera izan zan lehenengo… gerra osteko lehenengo andereñua edo. Eta astelehenian geratu naiz berakin.
- Aiba! Ba gorantziak emoiozu.

Egilea(k): Aimar Marin (Eibar BHI) , Maider Perez (Eibar BHI) , Laura Rios (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia