Bergara (Gipuzkoa)

Garai bateko jaietan jende gehiagoren partaidetza

Garai bateko jaietan jende gehiagoren partaidetza <p>Garai bateko jaietan jendearen partaidetza askoz handiagoa izaten zen. Adibiderako, 1975-1980 inguruan Osintxuko jaietan izugarrizko jende pila batzen zela dio. Jaien antolakuntzan ere lan handia egiten zen eta jende gehiago erakartzen zuten jaiek. Dantzarako ere joera handiagoa zegoen. Egan taldea zegoen orduan modan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-345-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai bateko jaietan jendearen partaidetza askoz handiagoa izaten zen. Adibiderako, 1975-1980 inguruan Osintxuko jaietan izugarrizko jende pila batzen zela dio. Jaien antolakuntzan ere lan handia egiten zen eta jende gehiago erakartzen zuten jaiek. Dantzarako ere joera handiagoa zegoen. Egan taldea zegoen orduan modan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaixak eta... jaiak kristonak izaten ziela esan zostazun aurrekuan.
- Bai.
- Ez? Jai haundixak, ilusiño haundixakin eta parte-hartze haundixakin.
- Bai, ez dakit... Bai, hori da. Ez dakit geu zahartzen goiazelako edo zegaittik, baiña, baiña, bai, bai, orduan jaixetako...orduan jaixak, egixa esan partaidetza, jendian partzaidetza askoz´e handixaua izaten zan jai... jaixetan, orokorrian –nik uste dot–, bai bezperako zeretan eta... bai, jai guztietan. Jendian partaidetza askoz´e handixaua izaten zan. Bai. Ez dakit, igual, igual neure... neure perzepziñua da, e? igual neu urtietan aurrera noielako, baiña... Baiña, ez dakit, nik orduan behintzat ikusten nittuena da nola... bai, bai... igual referentzia bezela hoixe, ba, Osintxuko jai batzuk. Osintxuko jai batzuk, 1975-80 tarte horretan, biltzen zan jende pila bat Osintxun, baiña baiña baiña billurgarrittekua! Nik eeee... orduen asko, jende ikaragarri eruaten zittuen jaixek. Bai. Bai Osintxu, bai Ubera, bai... Altos Hornos batek eta. Orduen asko, jende pilia mobitzen zan, bai, bai. Ez ez dakit, ba..
- Igual auzuak berak be personalidade gehixau orduan? bueno, zea gehixau, igual lana…?
- Bai antolakuntza... bai, antolakuntza aldetik lan haundixa egitten zan, dudarik ez. Bai, jendia... Bai, ba, nik ez dakit, ba, adibidez, berbena bat antolatzerakuan. Berbena bat antolatzen zan... nik ez dakit, orduan Eganak zan, Egan zian, ba, zerak... modako taldia. Ta Eganak jartzen zienian, bueno...! betetzen zian auzuak, ba, jo-ta, puntaik punta. Eta, karo, horrek antolaketa lanetan ere, ba, lan haundixa, aurretiko lan haundixa suposatzen zuen. Eta bai. Eta... hori da, inplizidade aldetik´e bai. Jendea, auzoko jende aldetik ere, inplizidade aldetik, ba, normala dan bezela, bai.
- Orduan igual dantza zaltasuna be haundixaua, ez? Erromerixa giro hori gustatzen jakon jendia edo... Hori poliki-poliki igual juan da kanbixatzen, ez?
- Bai, bai, ez dakit. Dantzia... bai, hori da, bai, seguruenik baitta. Danetik. Hori da, dantzarako joera gehixau be bai ta... Eta... bai. Karo, ez dakit. Gaur egunian be badao, ez, dantzarako zaletasuna, baiña ez dakit. Nik uste dot orduan behintzat jaixetarako-eta zer... bai, jende gahixao erakurtzen zuen jaixak, bai. Inguruetako jendia.

Egilea(k): Malen Intxaurrondo (Eibar BHI) , Umme Khan (Eibar BHI) , Paula Rodriguez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia