Bergara (Gipuzkoa)

Hildakoen ardura emakumeek

Hildakoen ardura emakumeek Umea jaio eta bisitan joatea: martopilak. San Antonion ere egiten zuten. Inguruko emakumeak oparitxo batekin joaten ziren, meriendatzera. Hildakoak prestatzen eta arrosarioa errezatzen ere beti emakumeak. Baita kapilan ere. Gizakumeak bitartean tabernan. Hildakoaren etxean gaua pasatzera gizakumeak ere joaten ziren. Bera askotan joaten zen elizan arrosarioa errezatzera auzoko norbait hiltzen zenean; senide eta lagunak izaten ziren.
Umea jaio eta bisitan joatea: martopilak. San Antonion ere egiten zuten. Inguruko emakumeak oparitxo batekin joaten ziren, meriendatzera. Hildakoak prestatzen eta arrosarioa errezatzen ere beti emakumeak. Baita kapilan ere. Gizakumeak bitartean tabernan. Hildakoaren etxean gaua pasatzera gizakumeak ere joaten ziren. Bera askotan joaten zen elizan arrosarioa errezatzera auzoko norbait hiltzen zenean; senide eta lagunak izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen bazeguan ohitturaik ume bat jaiotzen zanian inguruko andrak bisitan juteko?
- Bai, hori bai, hori bai.
- Hori zuk ezagutu dozu?
- Bai, bai.
- Martopillak edo zelan esaten jakuen?
- Martopillak esaten zeben, bai, bai.
- Eitten zan hamen kalian be eitten zan?
- Bai, bai, bai. Kalian be eitten zan, bai, bai, hori kalian be bai. Hemen ingurukuak danak joaten zien, beran presentia eittera.
- Zer izaten zan meriendia?
- Bai, umia euki zebanak meriendia emun eta bestiak zeoze eruan.
- Baiña hori andran kontua izaten zan, ez?
- Dana andrak, danak, danak emakumiak, bai.
- Eta gero, jendia hiltzen zanian be, andrak ibiltzen zian errosarixua errezau ta hildakua preparau ta...
- Ni joanda nao hemengo parian hil zanian Jesus Egaña, neuk errezau neban hor erresarixua, bai. Diar ein zostan andriak, esan zostan Luisitak "Etorriko zara Elixabet errezatzera?" ta "Bai, juango naiz". Eta kapillan be bai, San Antonion. Barrixuan hiltzen zanian bateon bat, kapillan beti eitten giñuan erresarixua. Eta nik errezau izan dot askotan errosarixua.
- Hori be andren...
- Andren kontua zan hori be bai, [ederra], bai. Gizakumiak iñobe ez zan etortzen, gaiñera erresarixua be bai...
- Ez?
- Harek tabernara.
- Ta hildakua preparau eta...
- Bai, bai, bai. Hori gertau bai, gertau, bai.
- Eta gaba pasau eta...
- Bueno, hori gizakumiak be etortzen zien, gaba pasatzera gizakumiak be bai. Bai. Baiña zera gertatzera, erresarixua-ta errezatzera ez, gizakumiak tabernara, txikitua hartzera.
- Eta ze izaten zan? Ingurukuak? Igual hamen hil ezkero bat, ondoko…
- Ondokuak, bai, ondokuak.
- … ondoko etxekuak, gertukuak, lagunak eta?
- Hemen Larrazanekua hil zanian be, Jesusita, egun hartan gaixorik zeguan. Bueno, makalik. Neuk esan notsan, gaiñera, urten nitzanian –erresarixua errezatzera juan bihar neban, beste bat hil zan barrixuan ta, eta esan notsan–: “Jesusita, menos cuento, mañana en la cocina, eh”. Eta erresaixotik bueltau nitzanian, aiztiak esan ostan: "Diar ein dotsu Pilik","Zer?" ta "Jesusita hil dala", ta berakin orduaintxe esan notsan “menos cuento y mañana en la cocina te quiero ver”. Ta ondo laga neban, ta hil. Bai. Erresarixua errezatzera askotan juaten nintzan, e. Diar eitten zosten ta "Elisabet, errezauko dozu?", ta "Bai, bai, errezauko dot".
- Elizan be abaria, gizakumiak abare, baiña elizan bertan beti egoten ziran emakumiak, ez?
- Bai, baiña haura be Don Serafin etorritta zeguan, baiña harek emuten zeban mezia. Baiña errosarixuak-eta errezatzeko hilddakuendako emakumiak, bertan, bertako senidiak edo lagunak edo... Bai.

Egilea(k): Iratxe Alfageme (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia