Bergara (Gipuzkoa)

Bere ama, emagin lanetan ibilia

Bere ama, emagin lanetan ibilia Bera etxean jaioa da. Bere ama, Juana Arrese, emagin lanetan ibiltzen zen. Koinata zaintzera joan, kutsatu eta halaxe hil zen. Inprentako Garbiñe bere amarekin jaio zen, bera jaio baino geun bat lehenago. Ez du beste emaginik ezagutu San Antonion. Mikaela gero, baina tituluarekin. Normalean medikuarekin joaten ziren emaginak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-327-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera etxean jaioa da. Bere ama, Juana Arrese, emagin lanetan ibiltzen zen. Koinata zaintzera joan, kutsatu eta halaxe hil zen. Inprentako Garbiñe bere amarekin jaio zen, bera jaio baino geun bat lehenago. Ez du beste emaginik ezagutu San Antonion. Mikaela gero, baina tituluarekin. Normalean medikuarekin joaten ziren emaginak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu etxian jaioko ziñan, klaro. Esaten dot... zu jaio etxian, etxian jaiotakua zara.
- A bai bai bai, etxian jaiotakua, bai.
- Eta badakizu zeiñekin? ze komadrona edo?
- Ama juaten zan komadrona ta nik pentsatzen dot beste lagunen bat eukiko zebala. Ez dakit zeiñekin. Don Roman orduan guk medikua zeukoun Don Roman Oiarzabal.
- Ta ama, ama ibiltzen zan, e?
- Komadrona askotara juan zan. Haura kontajiau ein zan holaxe. Koiñata bat gaixorik zeuala juan zan, ta bera kontajiau ta bera hil ta koiñatia osatu. Bai.
- Ta zelan zeukan izena zure amak?
- Juana. Juana.
- Juana.
- Ta apellidua?
- Arrese. Juana Arrese.
- Juana Arrese.
- Bai.
- Eta bera komadrona ibiltzen zan orduan.
- Bai, ibili zan. Hombre, Markoneko hemen frentian eon zan ba? hango Garbiñe gero Bitorixara ezkondu zana, berak jaio zeban ta handik egun batera ni jaio nitzan. [Haxe], egun baten diferentzia zeukan ta berak antendidu zeban ama. Pentseizu, bai. Asieske danerakua euki dot etxian.
- Bai. Ta hemen zuk beste komadronaik ezautu dozu? San Antonion-edo bazeuan batenbat?
- Ez, ez dot ezautu iño bez.
- Ez?
- Iño bez.
- Gero Mikaela…
- Bueno, haura ya... hori tituladia zan, haura ya tituladia, bai.
- Bai, bai.
- Haura egon zan residentzian. Residentzian ta ospitxalen. Gure loiben umiak hantxe jaio zian, Mikaelakin, bai.
- Ta zure ama-ta, bakarrik joaten zien? edo lagunen batekin, baiña mediku barik edo medikuei laguntzera?
- Medikuakin. Medikuakin, bai.
- Medikuakin, ezta?
- Bai, komadrona, baiña medikuakin, bai.
- Medikuai laguntzera.
- Hombre, igual medikua igual zeozeatik ezin bazan aillegau, ba igual bakarrik.
- Tokauko jakuen behin baiño gehixaotan...
- Batian baiño gehixaotan egongo zan bakarrik, seguru.

Egilea(k): Irune Garcia-Pascual (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia