Alderdien egoitzak, gerra aurretik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batzokia itxi egin zuten, eta hustu. "Círculo Carlista" parean zegoen, baina ez zen sekula han egon; han ez ei zuten antzerkirik eta dantzarik egiten. Barrenkalean zegoen zentro errepublikarra. Karlistekin ez zuten harreman handirik.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: BER-326/020
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak
Transkripzioa
- Lehen esan dou, batzokixa gerria hasittakuan itxi…
- Itxi in zan, itxi in zan.
- … itxi in zeben.
- A! Itxi in zeben, dana apurtu zeben ta! Barruan zeren trasto danak kendu in zittuen eta haura itxi in zan, zihero. Bai.
- Eta gerra aurretik Zirkulo karlistia ta…
- Bazeuan! Onduan, gaiñera! Batzokixa eta Zirkulo karlista bixak pegante zeren.
- Juten ziñaten zuek hara?
- Ni behin bez. Nere lehengusua bai, bertakua zalako, karlistia zan ta.
- Ta han teatrorik-eta eitten zeben?
- Harek ez, harek ezebez, bakarrik juntau itten zien, eren gauzak kontatzeko, baiña [beste]...
- Ta dantza ta be ez?
- Ezebez.
- Ez?
- Ezebez. Batzokixan bai, batzokixan danerakua.
- Eta gero, Zentro republikanua ta...
- Hori, republikanua, nik gutxi ezautu neban e. Haura behian egon zan, plazatik… Barrenkalen. Baiña harutz ez nitzan aillegatzen.
- Eta “Casa del pueblo”...
- “Casa del pueblo” ez, ez. Bakarrik republikanuena, bai.
- Zuk bazeukozun relaziñorik republikanuekin ta…?
- Bapez. Ez zeukoun, ez zeukoun, ez.
-Ta karlistekin?
- Gutxi, gutxiao ondiokan! Gutxiau oindiokan. Onduan genden baiña ez giñan alkartzen.
Egilea(k): Danel Cusi (Ipintza institutua) , Jon Ander Mugica (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!