Bergara (Gipuzkoa)

Emakumeak tabernan sartzea gaizki ikusita

Emakumeak tabernan sartzea gaizki ikusita Angiozarren Elizamendiko jaietan anaiak taberna jarri zuen behin eta hari laguntzen ibili zen eta gero ahizpari ere laguntzen zion tabernan. Ez zegoen ondo ikusita emakumeak tabernan sartzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-312-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angiozarren Elizamendiko jaietan anaiak taberna jarri zuen behin eta hari laguntzen ibili zen eta gero ahizpari ere laguntzen zion tabernan. Ez zegoen ondo ikusita emakumeak tabernan sartzea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Tabernan lan in baiño lehenau sekula egon ziñan lehenau tabernaren baten-edo, egoten ziñen?
-Tabernan egon ez. Bueno, herrixan, hor herrixan, hor zera Angiozarren zeuan Elizamendi, dao, ermitta bat, han eitten zian jaixak, Pazkua izaten zan ta hango han ipintzen zan tabernia, baten batzuk, ta nere anaiak behin ipiñi zeban ta behin berai laguntzen eta holan bai baiña bestelan hola ez, tabernan ez. Ya hemen urte mordua ein nitzuan ta gero ezkondu ta gero ere faten nitzan laguntzera-eta, asko.
-Baiña jentia juten zan gizona gehixau igual.
-Tabernetara? Hoixe! Gu geu tabernan akostunbrauta ta igual faten giñan norabait eta sartzen giñan tabernara ezta? Baina, ez zeuan ondo ikusitta orduan, tabernara fatia-eta ez zeuan ondo ikusitta. Igual zu juaten baziñan Bergarara-edo, tabernara ez ziñan faten igual, igual faten ziñan pastelerixara. Ta ba pastelerixan igual pastelak edo txokolatie-edo igual jaten ziñuan eta hola, hola izaten zan. Tabernetan ba oingo moduen emakume bat bakarrik igual ba ez orduan gutxi.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia