Bergara (Gipuzkoa)

Arrasaten neskame

Arrasaten neskame <p>Hamahiru urterekin Arrasatera joan zen neskame. Ordurako bazekien etxeko lanak egiten, ahizpak nagusitu ahala etxetik joaten zirelako. Arrasateko etxeko nagusiek tela-denda zuten eta batzuetan dendara ere joaten zen laguntzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-312-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamahiru urterekin Arrasatera joan zen neskame. Ordurako bazekien etxeko lanak egiten, ahizpak nagusitu ahala etxetik joaten zirelako. Arrasateko etxeko nagusiek tela-denda zuten eta batzuetan dendara ere joaten zen laguntzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxeko lanak ittera, bai.
- Ta ya bazekizun zelan ein? Etxian ikasi zenduan?
- Honbre, ba etxian beti itten ziñuan. Etxian beti itten ziñuan, porke zaharrauak, ba, edadia zakenian, ba, urten in bihar zian etxetik. Etxian ezin zeikien e… han zertu ta. Eta, ba, zaharrauak zelan fan zian etxetik, ba, gero geratzen ziñan zeu eta geratzen zanak in bihar izaten zeban, ba, etxeko lanak. Eta modu hortan. Porke erropak garbitzeko be, ba, eskuakin eta jaboi takuakin ta [en fin, hola]. Arrasaten, ba, harek erak hobeto zaozen, klaro! Ni oso ondo eon nitzan e, Arrasaten. Oso-oso-oso ondo. Oso ondo, bai.
- Dendan bebai in bihar zenduan zeoze?
- Dendara iñoiz bajatzen nitzan eta… Beran pixuan behian zaken dendia, ta bueno, erekin egoten nitzan han, ba, kajan batzuk zabaldu eta kajak edo kartoiak doblau ta zertu ta ba holaxe. Bai, tela dendia zaken; telak eta erropak eta, holan, kamisetak eta holan. Eta, bai, oso ondo eon nitzan e! Ni han oso ondo konsiderauta. Klaro, ume bat nitzan ta, ume bat. Ta harek, ba, erak… bai. Ta gero neu hantxe nenguala, erak be nausitxuak zian eta saltzeko bidia euki zeben. Bai. Ta hoixe, gure unibersidadia hoixe, kriada.

Egilea(k): Olatz Diaz Carriet (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia