Angiozarko toponimia.
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-264-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 03a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-264/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Han Udalaiztik honutz ikusten dana hori tontor honi zela deitzen dotsazue horri?
- Olaitturri dok ha.
- Olaitturri? Danai? Tontorrai be bai, hola deitzen dotsazue?
- Bai, bai, bai. Gaiña.
- Dana? Gaiña ta inguru guztia?
- Inguru guztia.
- Hor basuen izenik edo batenbatenik edo akordatzen zara, piñudixen izenik edo?
- Zera, hau gaiñau, barrankuen hurrenguau, Suardi dok. Hau barranko haundixau […] hurrengua.
- Donaitzeta baiño honutzao? Aurreraokua?
- Aurrerao.
- Harutzaokua?
- Bai. Suardi.
- Eta Donaitzeta zein esan dozu hau lehenenguau edo hurrengua?
- Hurrengua.
- Hurrengua? Bigarrena?
- Bai.
- Eta beste hori, Suardi, harutz egongo litzake?
- Harutzao dauena.
- A. Eta barrena ya Frakazar aldera eukiko zeban?
- Barrena, ba… […].
- Eta hau Suardi ze da sakona edo…?
- Ez, gain haundixau.
- Gaiña? Bizkarra?
- Bai, haundixa. Besterik… ze esango dotsuet, ba, nik? Txakurzuri hau.
- Zein? Zein da Txakurzuri?
- Hau errekatxuau.
- Hemendik behera doiena?
- Bai, horixe izengo dok.
- Hemendik Bolura doiana? Hor Bolura urtetzen dabena edo zein esaten dozu?
- Aurreraokua. Hori, hori, hori, barrankotxuori.
- Bai, bai, hemendikaldetik?
- Bai, handikaldetik dauena, barrankotxuori.
- A! Handikaldetik?
- Bai, bai, haxe, ha.
- Kanposantua baiño harutzatxuao.
- Harutzatxuao.
- Bestekaldetik?
- Bai.
- Han pistian ertzetik goittik behera?
- Bai.
- Bai, bai, bai.
- Txakurzuri. Besterik… Ta hori barrankuoi Metala.
- A, bai, bai, Metala.
- […] , eztok?
- E? Bai, hori entzuna da.
- Besterik…
- Hor Basobaltz edo…?
- Harutzao […].
- Harutzao […], Irutontorreta aldera edo Otsalei aldera edo…
- Bai. Ta hurrengo barrankuau Errekabittarte.
- Metalan hurrengua?
- Bai, Errekabittarte.
- Horrek zein paretan urtetzen dau, Bolintxo parera edo holan urtetzen dau horrek? Harutzao?
- Beheratxuao.
- Beheratxuao, ez? Han errota zaharra ta…
- Bai.
- Hari errota zaharrai zela deitzen dotsazue?
- [Alontxar?].
- [Alontxar?]?
- Ta hurrengokua, ba, Sakonaundi.
- Errotia…
- Barrankua.
- Bai, errotia doiena, Sakonaundi da haura?
- Bai. Hurrengua, ba… Otsalei.
- Hori ya Askasibar Bolura urtetzen dabena, ez?
- Bai.
- Hori han Gaztelun egon giñan Pedrokin ta harek esan oskun hori.
- Besterik hemen ez jakixat ze esan leikian…
- Honei bizkarroi ta emoten dotsazu izenik? Honei ta?
- Izenik honi… gere arteko batzuk.
- Zeuen artekuak be igual da, e?
- Pagadi… bizkarra hau.
- Pagaribizkarra?
- Bai.
- Hau lehenengo hau?
- Bai, bai, hoixe.
- Errekian beste aldian ikusten dana?
- Bai, bai, […].
- Hori nun dao han beheko itturrixan, hola… gaiñian, ez?
- Bai, handik harutz.
- A, itturri harek izenik badauka, han metalura urtetzen daben harek?
- Ez…
- Horrek Aldatsa azpixak edo izenik badauka?
- Izenak…
- Ezta?
- Norberak Etxeazpixa ta Etxondua ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!