Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak. Gariketxeko albergearen inguruko kontuak; bertara joatearren arropak garbitzera ordaindu egin behar izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errebueltiai ta horrek?
- Bai. Lehenao, zeatik alde batian -hori, esan dotsutena- don Klaudio, Legorburutarren etxian bizi zuan, beste aldian don Manuel ta beste aldian parrokua.
- Parrokua. Hiru abade ta don Rafael hamen, lau abade, ta oin bat eta sarrittan ez juau eukitzen [bertan].
- Bat eta bera be ez sarrittan.
- Hor palan ta pelotan ibiltzen dianai ta horrei zela esaten dotsazue?
- E? Zeiñi?
- Elizako sarrera horri.
- […].
- Aterpiai, hori da.
- Elizpia.
- Ikusi dittuk zela […]…?
- Hemen […] hemen be beste etxe bat jauan, e?
- Hamen eskolia jeuan.
- Ta horrek ze izen zeukan?
- Eskolia.
- Eskolia.
- Eskolia?
- Eskola zaharra esaten gontsan beti, Eskola zaharra.
- Ta horrek bestiok?
- Horrek barrixak dia.
- Horrek barrixak dia.
- Ta izenik emoten otsazuen?
- Horri ez. Eskolak, eskolak.
- […] izenik. Etxia edarra ein juen, baiña atzera juan zuan pikulittara.
- […] zenbat urte dia, ba, horrek ein ziala, hogeta hamar urte?
- […].
- Eskoletan gaiñian daon albergiak izenik bai?
- Ez.
- Albergia beti, Gariketxeko albergia. Han erropak garbitzera fateko pagau ein bihar zan dirua, txakur txikixa edo txakur haundixa, ze erropa eukan hainbeste pagau bihar.
- Zeiñi?
- Ochoan zerai … suegria, edo zera… amai.
- Joe… Majo…
- Ta erakutsi ein bihar zenbat erropa zaroiazun?
- E?
- Erakutsi ein bihar zenbat erropa doiazun?
- Bai, ikusi ein bihar ta etxeko andriai erakutsi bihar baldia, zenbat erropa. Ta lixibia zeuanian bi txakur haundi edo erriala. Ta esegitzia Esparrua zuan, hortik zihar faten giñuazen…
- Oin piñua egon dan zera…
- Piñudi… Bai…
- Hori zer zan? Izena zeukan horrek?
- E?
- Inguru horrek izena… deitzen otsazuen?
- Esparrua…
- Esparrua. Erropak esegitzera juaten edo… zertzen… ipintzen giñuazen.
- Ota gaiñetan erropak esegi.
- Ez jeuan ezer ta…
- Ota gaiñian?
- Orduan be bizi ta oin be bizi…
- Ota gaiñian?
- E?
- Bai.
- Oten gaiñian?
- […] bai ta […] zerak, erropak ipini.
- Errekatxuai hor goittik behera datorrenai, izenik?
- Errekatxua guk beti esaten gontsan ta…
- Gero han behian [Axkunetara] goiazela, kamiñuan, kotxiak eta [garbitzen] dien inguru horri zela?
- Garrazteiko ura esaten gontsan guk hari, ta oin be bai, Garrazteiko…
- Horri, e…
- Garrazteittik goittik behera datorren ura.
- … Munajausi.
- Hori, hori, hori, inguru hori.
- Munajausi. Bai, Munajausi dauka leku horrek… Bueno, gero… gero ipinitta dao… zera, klaro…
- Bai, bai, bai, bai.
- … hor sarrittan etorri dok hori goittik behera. Sarrittan, e!
- Ta hortik gorutz soluei edo ortuei edo hola izenik? Akordatzen zarie?
- Bakutxak berak emongo otsen bere izenak, ez jakixat, ba…
- Ta gure ortuak ze izen jaukek, ba?
- Ez, horixe, ez dakit. Ez badauke bapez, baiña bestela, ba…
- Falcon Crest.
- Horixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia