Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-262-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar erdiguneko etxe eta eraikinen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, honek kalekuenak akordatzen zarienak eingo douz? Hemen goittik hasitta…
- Izenak? Bai, bota.
- Jazinta-ta bizi dienak?
- Horrek Gariketxe. Bi… hiru Gariketxe.
- Hiru Gariketxe dia?
- Hiru, bai, hiru dia horrek. Zera, Jazinta batien ta Jazinta bestien ta erdixan Eugenio. Etxe bat.
- Bai.
- Otxoa…
- Ta etxe guztiak Gariketxe?
- Graiketxe, bai. Otxoa bi zerekin, errentero […].
- Bai, bai, bai.
- Ta gero, hau…
- Jose […] bizi ziena ta honek ze izen dauka?
- Dolaria.
- Dolaria, baiña…
- Hori etxe bezela ez zan lehen.
- Ez.
- Hori zuan txabola bat bezelaxe zuan.
- Bai.
- Beste izenik edo emoten jakon lehen horri?
- Ez, dolaria...
- Dolaria esaten gontsan guk.
- … sardaua-ta itten zittuen ta dolara moduan zeuken ipinitta.
- Usoetxe-edo ez daukazue entzunda?
- E?
- Usoetxia edo?
- Usuak eta danak eukitzen zittuen, bai.
- Hor uso ta… bizimodua hor eingo juen. Oin, […] porejenplo, zera ta…
- A, bueno, baiña…
- … […] geroko zerak dia, geruau eindako obrak eta gauzak.
- Honi? Geuriai zela deitzen dotsazue?
- Jakobena honek beti.
- Jakobena, amandria zuan Jakoba ta…
- Bai, bai.
- Bueno, Jakobena… beronen izena Mitxelena.
- Hori aurretik izen hori?
- Aurretik. Eskrituretan-ta Mitxelena azaltzen dok. Baiña gero, ba, Jakobena, amandria Jakoba zan ta… Jakobena. Ta hamen be nik neuk beti holan ezautu dot, baiña gure ama difuntiak esaten zeban ez dakit zenbat bizitza ziala etxe hontan; lau edo…
- Bai?
- Bai, sukaldia kuarto batekin edo birekin ta… behian ta hamen goixan be…
- Zenbat bizitza, baiña zenbat familixa bai hamen etxe hontan… auskalo nundik norakuak!
- [Mitxelesia] ta ez dakit zertzuk ta badakit zertzuk ta…
- Hau, e… Angel “Potolo” bizi ziena eta hori? Hori dana bat da, ez, Garaiketxe dana?
- Bai, bai, dana bat. Angel “Potolo”-ta bizi ziena-ta bizitza bat, ezta? Erdixan Eugenio eta gero… [gero beste batzuk].
- Ta zera ta be… zera be… oin Angeles ta bizi dian etxia be bat zonan.
- Bai, bai.
- Don Rafael Uskanga. Uskanga […].
- Ta ze izen dauka etxe horrek?
- Guk Sakristaukua esaten gontsan.
- Bai.
- Lehenao sakristaua ei zan horko zera, bai? Ta Sakristaukua.
- Angeles-ta bizi dienai?
- Bai, bai. Baiña bat zuan, e! Ez jeuan horrenbeste zerik.
- Behian, zera, kortia…
- Bai, bai, bai.
- Oin sozidadia dauen lekuan.
- Sozidadia dauen lekuan ta gero goixan, ba, balkoi haundi horrekin sala haundi bat ta gero aldemenera beste kuartotxo bat, sukaldia, despensia ta gero atze partera, ba, fregadera ta holan. Ta gero goixan, ba, zerak…
- Ta gero goixan habitaziñuak.
- … habitaziñuak.
- Orduan, Sakristaukua hori?
- E?
- Sakristaukua hori?
- Bai.
- Ta beste izenik ezautzen dozu horrenik?
- Nik neuk ez.
- Ta hau bizi dana, Juanita,…
- Azulena.
- …, Bittor-ta?
- Azulena.
- Azulena, bai.
- Gero, hor besteik? Dendia-ta dauena?
- Ba, hari, ba… añadido bat, “un añadido a la casa”… horrek be… horixe.
- Horrek izenik…
- Izenik horrenik ez dou guk sekula…
- Mikeo ta bizi…
- Baiña bizi izan zittunan hor be, e!
- Bai, bai, bizi izan dia, baiña ez dakit nik zer. Mikeo-ta bizi dianak, ba, horrek be, ba… guk hor lehelengo ezautu giñuan, ba, Juana Joxepa ta Domingo.
- Ta izena horrek? Zela deitzen [dotsazuen, ez]?
- Juanajoxepanekua.
- Juana Joxepa esaten gontsan ta. Juana Joxepanera ta Juana Joxepa gora ta Juana…
- Bai, ba.
- Ta horrek be… hori be zan bizitza bat, ta gero goikua, beste bizitzia, gerora añadidu zotsen. Bai. Horra etorri zian Iruaindik […] abadia -bueno, zuek ez ziñuen ezautu-, don Paulo, Berraondos. Berraonduak bizi izan zian zerian, bigarren bizitzan. Ta gero, beheraokua, Errementarikua.
- Jose Martiñena…
- Jose Martiñena.
- Gero, berriro erdirutz etorritta, Maribelek tabernia daukana ta hori?
- Hori, ba, Taberna zaharra beti.
- Taberna zaharra.
- Beti? Etxe guztia?
- Bai. Hori etxe txiki bat zan. Gero… Horrek alde bittara daukaz añadiduak. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia