Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-261-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-261/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Sakoneko sostria hori nun jausiko zan?
- Gaztandolatik… Petri… Petri aldera be ez, entre Gaztandola ta hau mendixau, Agarremendi, hamen dao nunbaitten. Ba, hauxe sakon-aldiau da. Hoixe. Hau Santiko basua izengo dok. […] Ta Petri… Klaro, ondo [jazik], ya hoixe dok Sakoneko sostria. Sakoneko sostria haundixa alleatzen dok, hau be hartzen dau ta… Gero behian errekatxua dao nunbaitten hor barrenian, Sakoneko sostrian barrenian errekatxo bat dao hurrian.
- Bai, gutxi gorabehera hemendik doia…
- Bai, bai.
- Bale.
- Ta gero goixan… Arrizuri ez, Arrizuri Elgetakua dok eta hari laga ein bihar.
- Ez, ez, esan, esan. Esan hori be.
- […] Gaztandolako etxaburua, aber…
- Gaztandola…
- Hori Gaztandola. Hortik gora, Elgeta aldera, aber, direkziñua…
- Elgeta… Hemen dao Asula.
- Bai. Bixen bittartian…
- Gaztandola, Asula, Arrizuri ta Asulostia.
- Ta honek piñu txiki honek zeiñenak dittuk, ba? Beizukozabal edo izengo da, ezta?
- [...].
- Bai, hau Baztarrikan basua, azpikaldera be sailtxua dauka harek… Formal ikusi bihar juau. Hau Asula, orduan.
- Ez, ez, ez, ez. Gaztandola!
- Gaztandola.
- Ta Asula nun?
- Hemen, hemen.
- Bale. [Esan dou honeatik]…
- Hau Sakoneko sostria edo.
- Bai.
- Hemendikaldian, ba, geiñekaldeko basuak Asulostia ta bestia Arrizuri harutzao.
- Bueno, Asulostia dana [da, hau zuena] dana buf!, honek danak harrapatzen jittuk [harek]. Ba, Asulostia, Asulostia…
- Guk hoixe esan izan jotsau.
- Bai, Asulostia esan ezkero, ba, dana harrapatzen jok.
- Bai, bai.
- Boketetik haruzko dana.
- Bokete hori ze da?
- Boketia da, ba, hor Asulan gaiñekaldian daok zer bat, [mendi…] bota ta [… ebaitta daok], [bajatzen…] ta Boketia esaten jakok hari. Boketia beste zona bat da, Asulako etxaburuan dauena. Asulatik Galdamiñora goiazenian, horra, Bergetxerako direkziñuan. Aber, ipini.
- Sekula pasau haiz hor goittik?
- Bai, bai, pasauta nao.
- Han refugixua, holan, zulo bat-ta ez hittuan ikusi?
- Bai, bai.
- Ba, hauraxe da Boketia.
- Boketia. Hori pasatzen da…
- [...].
- … ta hortik atzera, ba, Asulostia da.
- Dana?
- Bai, zona haundi bat Asulostia. Ya [Uberak horri] Asulostia esaten jotsek.
- Itxoin, lehen Galdaramiño esan dozue, baiña Galdaramiño Arraotz inguruan esan dozue.
- Bai, gaiñekaldian.
- Arraozko etxaburuan daok.
- Etxaburuan, bai.
- Eta Asulako etxaburuan daren horrek Azkonabitta bittarteko tontortxo horrek ze izen dauke?
- Bueno, Azkonabittan tontorrik ez dao, han dao lautadia.
- Beizuko zabala.
- Beizuko zabala?
- Bai. Ya Agarremendittik…
- Lautada haundi bat.
- Agarremendittik… Nun dao haura, Agarremendi?
- Hauxe.
- Bale.
- Boketia ta…
- Asula, Beizu.
- Bai.
- Ta geiñian…
- Gero hurrengua Arraotz nun dao?
- Arraotz? Puf! Hamen.
- Bale. Klaro, ba, hamen dao Eibarrerako bidia, ta hori da Beizuko zabala, ba, lautada bat. Hauxe edo izengo da. Han dao… tontorrik ez dao bape. Ya Boketetik lau-laua dao dana.
- Beizuko zabala esaten jako.
- Beizuko zabala?
- Bai. Elgetako partia da.
- Hauxe izango dok? Edo?
- Bai…
- Bueno. Nun genden? Zeoze apuntau barik…? Azulostia apuntau dou…
- Bai. Boketia ta Azulostia.
- Boketa, Azulostia…
- Boketetik pasatzen da Azulostia.
- Beizuko zabala, Azkonabitta…
- Azkonabitta tontorra…
- Horrek Elgetako partian, Elgetara be fango zate ta.
- Gutxi gorabehera… hemen goixan?
- Hori ze da?
- Azkonabieta.
- Baiña Azkonabieta ez dozu esaten…
- Azkonabitta.
- Bueno. Besteik ze daukau? Edo Beizu azpixa ta? Beizutik Ubera aldera ta?
- Hori… Hoixe… gureandik apartetxuao jazik eta…
- Horrek… Asulan azpikaldian badakik ze [izaten] dan, hori…
- Urkulu ta…
- Urkulu baso-sail bat eta gero [Zumizkorta] Beizun onduan.
- Horrek bai, baiña handik haruzkoik ez, e?
- Handik haruzkoik ez.
- Ez, ez, baiña horrek bixok.
- Errekatxo bat bittarte […] ta… [Zumizkorta]. Honuzkua […]. Gero Urkulu beste sail bat. Urkulu dao… hamendik Markiittik gora…
- Markiittik gora.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!