Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo eta San Juan auzoen muga-inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-260-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo eta San Juan auzoetako toponimia muga egiten duten inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen gaiñian garbitzen dabizten tontortxo honek bai izenik?
- Hori? Esparrua, Olaixe-esparrua, Olaixe-esparrua.
- Hau gaiñeko tontortxo hau?
- Bai, Olaixe-esparrua, Olaixekua da ta Olaixe-esparrua. Ta beste bat balitza, barriz…
- Gero hemen errekatxutik bestekaldera hor barrenian daren zelaixen izenik edo?
- Ezta…
- Hor Aizkartik Esperantza bittartian daonak-eta badauka izenik?
- San Pelaixo horri; horri beti hoixe: San Pelaixo. San Pelaio. Ermittan bat zala edo zera, San Pelaio.
- Bueno, oin bestekaldian hasiko gara. Hor Amatiño azpixan badao izenik edo… Amatiño inguruan badao izenik?
- Horko berririk ezta, ezta… Etxe-izenak bai, baiña zein etxetakua zan…
- Idearik ez?
- Ez, gehixao ezebez. Ezebez, ezebez.
- Hor… Otsaiña ta Aranguren erreka bittartian daon…?
- Otsaiña, hori bai, Otsaiña. Hori ipini dozue Otsaiña? E? Ipini dozue hori?
- Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba?
- Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da.
- Dana, ez?
- Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan.
- Hola gehixao ez dakizu hor Narbaiza… Narbaiza, Urrupain aldian edo…?
- Horko basuen izenik ezta… horko… bertara juan bihar batenbateana.
- Hor… hemendik beiratuta, Amatiño aldera beiratuta hor goiko tontorren izenik eta bai? Mendi puntenak?
- Bueno…! Ezta, ezta, ezta…
- Ezta?
- Ez.
- Ta ya Angiozar aldia ezebez, ez?
- Angiozar aldera, berriz, gutxiao. Hor izenik etxienik be ez horkoik, etxiak zein zein dian be ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia