Basalgo eta San Juan auzoen muga-inguruko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-260-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:05:02
- Erref: BER-260/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bueno, Arangurentxo aldetik Elizalde aldera zer daukau hor?
- Hor izena… izena esatekoik… basua, dana basua. Baiña izena, izenik… Txabolia-ta badao? Beittiko txabolia dao hor. Txabola bat eta agertzen dia?
- Ez, baiña badao, ipini eingo dou, e?
- Aangurentxo pare-parian ezkerrian agertu biher dau. Elizalde zein da? Hau, ezta, Elizalde?
- Arangurentxo hau, lapitza daona.
- Hori… hori txaboliori dao… holaxe dao hori txaboliori.
- Hori dana… tontor-unia dao, tontor-unia.
- Ba, hortxe, hortxe. Hortxe dao.
- Hortxe dao txabolia?
- Hortxe dao txabolia.
- Ze izen dauka?
- Hori izena, txaboliana, Beittiko txabolia beti. Beittikua da ta Beittiko txabolia. Ta kitto. Baiña beti ezautu doun txabolia, beti egon dana.
- Beste txabolarik badao?
- Ez, hor ez dao ezer.
- Elizaldeko etxaburua ta inguru horrek?
- Izena… izenik ez dakit…
- Horrek Santikurutz azpixak bazeukan, ba, izena zelai horrek?
- Bai, Goikoetxe, Goikoetxe.
- Zelaixa ala…?
- Goikoetxe. Ba, etxia ta etxia egondako lekua ta… Goikoetxe beti, Goikoetxe.
- Hor Atxotegi aldera jausten dan bason bat, piñudin bat, zelain bat edo…?
- Hor depositto bat lehenaukua dao Atxoteiko… ez dakit horrek zertzen daben. Ez da egongo…
- Ez…
- Ba! Aspaldikua da…
- Atxotegi aldian bai izenik zerbaittena?
- Ubillondo ta badia hor. Ubillondo… Ubillondo esaten dotsena.
- A! Ubillondo…
- Ubillondo.
- Bai. Hori nungua da Beittikua da?
- Beittikua bai.
- Beitti eta Goikoetxe bittartian?
- Goikoetxea eta Elizaldera… Atxoteira bittartian.
- Goikotxea ta…?
- Santikuztik Atxoteira bittarte hor, Elizalde, Atxotei, Santikutz, hor. Ubillondo hori.
- Bale. Bueno, hor sakon aldian?
- Hor izenik… basuan izenik ez dao hor, sakona.
- Hor itturrixa badao…
- Itturrixa…? […]. Itturrixan izenik ez.
- Eske da etxeko itturrixa da ta bestiak esango dotse, ba, […] itturrixa edo…
- Bai, bai.
- Bueno…
- Itturrixa […]…
- Hor, hamen dao, hemen Aizkar eta… Etxeberri eta Aizkar bittartian Kilometroak aparkau bihar daben zerori.
- Bai, bai…
- Hori, izena dauka horrek…
- [Tramo]. Hori [Tramo].
- Beste zatixak badauka izenik?
- [Orbi] ipintzen dotsa...
- E? Berak?
- Berak izena [Orbi zertzen dotsala].
- Zati horri?
- Zati honi.
- Baiña, bueno, beste izen batzuk be euki dittu aurretik…
- A! Bueno, horrek… guk beti Kondian zerak, Kondian mahastixak. Kondian mahastixa beti.
- Eta mahastirik ez danian egon?
- Sagarra. Ta sagarra ez danian egon piñua. Ta piñua ez daonian… oin…
- Ta beti Kondian mahastixa?
- Bai, bai, bai, bai, Kondian mahastixa, Kondian mahastixa.
- Kondian zeretik eta Etxeberri bittartian badao hor sagar batzuk eta badare, ba?
- Bai, bai.
- Izena badauka…?
- A, bai, Txaria. Enee!! Hola hasten bazate basarririk basarri…! La de dios armauko dozue!
- Klaro, ba, baiña… oin badakiulako inguruan, baiña ez dakiunian ezebez...
- Bai, bai. Bale, bale, bale.
- Etxebarrittik eta hemendik eta errekatxora bittarteko zerai?
- Etxazpixa. Etxazpixa. Baiña, ba, horrek…
- Etxe danetan egongo da, baiña…
- Bai, etxazpixa etxe danetan. Etxaurria be bai…
- Ta etxeostia be bai.
- Baitta!
- Hemen gaiñian garbitzen dabizten tontortxo honek bai izenik?
- Hori? Esparrua, Olaixe-esparrua, Olaixe-esparrua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!