Goiauzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-259-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Arantzazu Aranzabal - Jose Angel Arriaran - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-259/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Okurritzen jatzu hor Agorrosin aldian edo…? Lapatza ta Askatzu bittartian ur-zirrindara bat badoia beherutz…
- A, bai!
- … horrek badauka izenik?
- Agorrosingo… Agorrosiñera urtetzen dau horrek.
- Bai.
- Errekatxua.
- Bai, baiña ez dauka… sekula horren izenik…
- Txikixa da?
- Bai, txikixa.
- Ta, zera, Askatzutik… zela esaten jau horri? Illar…
- Illarraaldia.
- Illarra aldia horri, Askatzu azpixai, Askatzutik kanpofubolera bittartian Illarra aldia esaten [jako].
- Illarra aldia?
- Bai.
- Besteik? Lapatzatik beherutz hor akazia pilla hori ta daona?
- Ba, horritxi esaten jotsek, e, alkazia pilla horri…
- A, a, a.
- … Askatzu ta kanpofubola, bittarte horri Illarra aldia esaten jotsek, e? Askatzu ta kanpofubola, alkazia pilla hori daon zona horri Illarra aldia.
- A, bai, hau da. Bai, bai, bai.
- Horixe da, ba.
- Ta Lapatzatik Ondartzako zubira bittartian ez dao ezebe…
- Ez, Ondartza [hori…]…
- Oin ipinitta […].
- … izenik neuk…
- Bale. Hor Ondartzako erreka baztarrari eta? Ez dauka horrek…?
- Ondartzako portua.
- Portu…
- Portua?
- Bai, Portua esaten jakon horri.
- Lehen Portua esaten jakon.
- […] Portua horri.
- Zeri Portua?
- Ondartzako zubittik Barrutira daon bittarte lau horri Portua esaten jakon. Hor txalupak-eta egoten zittuan.
- A, bai, bai, bai.
- Portua dauka horrek izena.
- Oin…
- Oin ya galdu ein dittuk izen horrek, zeatik ya ez jaukak horrek, e… Baiña lehenao Portua.
- Eta gero hor Barrutittik Bolubarri aldera eta hor…
- Ez juat hori ya… zona hori ez jakixat, horko izenak-eta ez jakixat nik. Etxienak-eta bai, baiña…
- Barruti da zubi onduan daona, ez?
- Bai.
- Bai, handikaldian.
- Kanpos aldera goiazela eskubittara.
- Hori da. Hori da.
- Ezkerrera daona Errotaerdi.
- Zubikua be ez juau aittatu, baiña hortxe […] Zubikua be.
- Zubikua, bai, harutzao…
- Errekiaatik…
- Zubixan parian haura. Zubikua… Bueno. Besteik? Tontorrak esan dittuu, auzuak be bai, errekatxuak be bai… etxiak-eta be baitta… Ez jaku geratzen ezer, edo? Uste dot bukatu doula. Gero hor…
- Kantera aldia, osea, Kalbarixua.
- Kalbarixua.
- Kalbarixua. Gero Intxortxua hurrengo.
- […].
- Zelai puntiai, gure zelai puntia […]?
- Bai.
- Zelai puntiai Idurixogoittixa.
- Bale.
- Gero atzeratxuauan jaukak harek beste zona bat esaten jakona Txabolapia.
- Bai.
- Gero hurrengo zein da?
- Kalbarixotik beherako kanterian izena?
- Errotaitz.
- Gero ermittia ta… [ze esango dou]? A!
- Bueno, ermittia hor behian [zauala].
- Ez, ez, ermittia zerian, Kalbarixuan puntan, e? A! Ermittia bat, zera, hamen ta gero elizia [zauala] behian. Hor zuan kalbarixuak eitten ziana ermitta bat, ta gero elizia behian.
- E, zerian…?
- Ondartzan.
- Ondartzan…?
- Bai.
- Bale. Gero, errekatxuan izena?
- Bai, Idurixo errekia beti.
- Gero esan dou zati bat hor… bi eitten dian zerian, izena emon jau […] daon sail bati…
- A! Kantera aldia.
- A, bai, Kantera aldia.
- Gero, erreka bixen bittartiai be…
- Gaztaiñazabaldua horri.
- Hori da.
- Gero gorao zeuan gaiñera allegau baiño lehenao beste sail…
- Abadixua.
- Abadixua.
- Eta gero Bostaitzeta. Goixan, e? Kunbria.
- Bale. Bueno, gero basarrixa [nere] aittittana ta?
- Amatiño. Bai.
- Ta horren inguruan ez zeukaun besteik…
- Hor goratxuauan txabolia edo…
- A!
- … izena edo?
- Bai, hori, zera…
- Txabolapia?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!