Bergara (Gipuzkoa)

Aldaiegia auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-257-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aldaiegia auzoko toponimia.

Transkripzioa

- Belakotik behera hor ikusten dok, holan, sakontxo bat?
- Bai.
- Notatzen dozue, nik ikusten juat, baiña…
- Tontor haundiñetik honutz, ez?
- Eskumarantz.
- Eskumara, bai.
- Laiñua ikusten dok gaiñian. Koskoltxiki arrua. Horrek bihar dittuzue, horrek izenok?
- Bai, bai bai, horrek jo ta fuego, danak. Bestela horrek galdu ingo die, Jesus Marik erdixak jakingo dittu, ta hurrenguak gutxiao ta...
- Gero Koskoltxiki horretatik honutzatxuau juntatzen dittuk, ba, bat, bi… lau bide be bai. Hiru bide. Kurutzia. Nun dauen hor nik ez [dostat] esango, e?
[...]. Kurutzia. Ta handik hona, Otsalai aldera, Otsalaiko pista aldera jo, eta beste barrankada bat jak, [Beitzibar…] bestekua [Baldezarreta]. Piñu jak. Horrek komeni jatzue ala ze ala… horrek dittuk?
- Bai, bai, bai. Hor, piñudixa?
- Piñudixa, piñudixa, dana dao piñua. Ta Baldezarreta horren azpixan jak beste baso-sail haundi bat, Ipintze sailla.
- Errekatxo ingurua ya?
- Angiozarko errekia zein dok? Edo… Otsalerrekia zein dok?
- Hau.
- Ba, honetxen kontra pegante jak, mugarrixa jaukak azpittik, errekia azpittik. Ipintza sailla. Hori, Ipintza basarrixa dao hor Bergaran kanpofubolan onduan? Ba, hangotxia.
- Beste… hemen, aurreko tontortxo hau ?
- Hau tontorrau? Bueno, harutzaokua nahi badozue nik esango dotsuet. Beste […] tontor bat daok... Hemendik ez dok ikusten, e? Irabasisailleko tontorra. Baso muturtxo batzuk, e? Ba… muturra ez, sail haundixa da.
- Ta hori nun egongo litzake?
- Hori Otsalaierrekia zein dok hamen?
- Hau.
- Bueno, ba, honetxen pegante barrena [itten jun]… Hori ez juat nik entenditzen.
- Ipintzako sailla baiño beherau?
- Ipintzako saillan kontran. Ipintzako sailla nun markau dok hamen?
- Gora begira jarritta, ezkerretara?
- Bixak ezkerretara, pegante, bixak pegante jazek, piñudixakin elkar joten juek. Eta gero, hori esan dot, Irabasua tontorretik gorako hori basoori, Beitzibar erdikua edo, Beitzibarreko esparrua. Hori…
- Gorau?
- Bai, horreandik gora.
- Zela esan dozu hori?
- Beitziberreko esparrua. Esparrua, ta Esparrupia ta horretxek. Guk ganauak ibiltzen giñuzenian, ardixak ibiltzen giñuzenian, ba, “Nun [jebizten]?” Ta “holako lekutan”, Esparrupian, Esparruan edo esaten gontsen. […]. Hau tontor hau, hau aurreko tontor hau, [honek piñudi honek], […] harutzatxuau jak beste sail bat guria, Baldezarretatik hona, gure aldera. Piñudiaundixa esaten gontsen guk, geure basua da. Honek tontortxo honek izena politta dauke: Sorginzelai. Ta […]. Hor Mozolotei be bazuan behian, […] basarrixa.
- […] zein da? Baserrixa zeuan hor?
- Basarrixa. Oinddio zimientuen harrixak jazek, baiña ezkutauta jak. Otseleiko errekian kontra-kontra-kontran. Horixe izengo dok…
- Hauxe izengo da.
- Ba, kontra-kontran jak. Mozolotei. Haura desapareziduta dao.
- Mozolotegi izena zeukan harek?
- Mozolotei izena.
- Inguru horretan…
- […].
- Baserrixak. Eta gero bason bat edo badao hola deitzen dotsazuena, edo ingurua edo?
- Baserrixa zuan Aldai azpikua, baiña etxian izena zuan Mozolotei. Mozolotei hori. Eta gero harutzatxuau horrek tontor horrek [… dauen] aldera, Antzolako bizkarra, guk esaten dotsau Antzolako… hori tontor [… aldetik hona] ezkerrera, Antzola, [Aldaiazpiko] basua, Antzola, bizkarra ta Antzola sailla.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia