Bergara (Gipuzkoa)

Aldaiegia auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-257-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aldaiegia auzoko toponimia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hori, hau kamiñua. Hau Irutontorreta aldia.
- Hau da Irutontorreta?
- Bai.
- Hau gaiña ta ya beherutz.
- Gaiña zein dok?
- Hau da gaiña. Honek, gutxi gorabehera, bai, honek, berdez darenak die tontorrak. Hau da Irutontorreta.
- Irutontorreta. Errosaixo basua hementxe doia.
- Hauxe da, ba. Halakon bat ez?
- […] barranko haundi bat jaukak.
- […].
- […] Errosaixo basua. Beitu, e? Errosaixo basua ikusten dok han?
- Bai.
- Goixen, hola. Hau handikalderako partian bajadatxua […]. Handik hurrengo basua kriston barrankua dok, hemen baiño barranko haundixaua jak. Barranko haundixa. Hori zera zuan lehen angiozartar batzun piñudixa, Sozidadeko basua esaten otsen horri. Ta hori basuoi oin dala lau-bost urte edo saldu ein eben, ta Zubillagako Kortak erosi eban. Atzera zertuta dao, piñu sartuta dauka. Oin, nun…? Ez juat entenditzen hori.
- Bai, bai ipinitta daukat, e? Gutxi gorabehera, bai.
- Bai?
- Bai.
- Bueno, bueno.
- Bai. Tontor hori da…
- Hau…
- Bai, bai, hauxe pareko... erreketxura allegau barik.
- Bai, errekatxura ez dok allegatzen. Bata be ez dittuk… Bi sail dittuk, bi sail. Dok formia […], sail baten formia hoixe dok. Honena. Kantoia, e? Behera. Hau [esaten dot], kanto(i) bat honaiño; gero bueltan hona, zeharkatzen dok eta hona behera, hona behera. Ta bestia hona tiratzen jok, beste hanka bat. Hemen erdixen daukou beste baten adarra.
- Errekatxuak ze izen esan dozu?
- Errekatxuak… harek [ez jaukak errekatxorik].
- Hor behera datorren hau?
- Ez, behera datorrena Otsaleierrekia. Nik esan dostat hori, Otsaleierrekia, hona beheraiño. Gero han goixan harek eitten dittuk, hiru errekatxo juntatzen dittuk batera.
- Horrek apuntatzen [hemen]… Bat etorri bihar da hemendik ta bestia handik. Bai?
- Hiru errekatxo juntatzen dittuk. Guk esaten dotsau Aldaiko… gure [posturetakua], e?
- Bai, bai, bai.
- Aldaiko txabolazarpeko errekatxua.
- Hori zein, ezkerrerao dauena?
- Ezkerrerao. Hemendik ez dok ikusten.
- Zein izango litzake?
- Erdiko beroi, […] Aldaiko txabolazarpeko errekatxua. Errekatxo txikixak dittuk, e, [zatitxo batzuk] dittuk. Eta bestia honutz hemendik, handik gure aldera etorri ta hor, piñua, [atzenengo piñua] ikusten danetik hara kriston barrankadia dao beste alde honetara be. Askasibarboluko txabolapeko errekatxua guk; guk, e? Harek eukiko dau beste batendako beste izen bat.
- Ta hemen dauen tontor honek?
- Hori gero esango dostat hori. Ta hirugarren errekatxua Trangotako errekia. Lehen esan douna.
- Zela?
- Trangota.
- Eskumako hori?
- Bai, hirurak juntatzen dien une haura Trangota arrua, guk. Akotau basotik behera datorrena.
- Itxoin, Akotau basua zein zan?
- Horrek lehen, ba, Angiozarko soziedadia zuan, hor. Bederatzi propietarixo zittuan, [???nekua] ta, Elgetako be bai [Ubarixakua, Ubarixa txikixa], ta bederatzi sozio. Ta harek saldu in juen hori basuoi. Eta saldu juen basua egur ta guzti ta Zubillaako Korta horrek erosi. Ta oin atzera plantauta dauka piñua.
- Ta hori zeroi nun esan dozu gelditzen dala?
- Errosaixo basua esan juau, ba?
- Bai.
- Errosaixo basotik hurrengo haruzko piñudixa ikusten dan [bittarte horrek], zer haundixa, barranko haundixa.
- Hau zonan hogeta hamabi? Ta Trangua?
- Trangota arrua hau.
- Baiña ze numero?
- Hori, hori, Trangota arrua.
- Hogeta hamasei.
- Hori guk, e? Oin, beste batek eukiko dau beste [postura] bat.
- Baiña hori bihar dou, zuek zela esaten dozuen.
- Zeuek esaten dozuena, e? Hor ez dao.
- Ta gero honi, tontor honi, guk esaten gontsan Belako tontorra. Guk, e?
- Hogeta hamazazpi.
- Bai.
- Belako tontorra ta Basaldei, horrek izen bixok ibiltzen zittuen horrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia