Bergara (Gipuzkoa)

Angiozarko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-253-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozarko toponimia; errekak; bideak. Baserri izenak; desagertutako baserriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […] Frakazarkua, Frakazar.
- Bai, […] izango dok.
- Bai.
- Handik […], eztok?
- Bai, Frakazar.
- Frakazar, ze inguru da hori, errekatxua dauen ingurua?
- Bai, baso ta dana Frakazar esaten jakok horri.
- Inguru hori.
- Horko basuen izenak honek Manddaak horrek ipoiñok hobeto [jakixez].
- Bai, horra be juan bihar dot. Horra be jaun bihar dot.
- Horrek, ba, eztakik? Erok basuak zela daukezen bertan, ba, hobeto zertzen jittuek.
- Harek be […]…
- Ta…
- … esaten jotsek. Guk esaten [dotsauna] danok horrek be, Frakazar ta [trapuzar] igual [esaten…].
- Hor Munabera urtetzen daben errekia, Ugarte azpittik eta doiana?
- Hori Ugarte errekia.
- Ugarte errekia […] beste zeoze […].
- Ta Ugarte errekia han Galarra parian bittan banatzen da. Edo?
- Ez…
- Galarratik datorrena dok hori.
-Bai, baiña batzuk urak Ugarte aldetik sortzen dittuk eta bestiak, ba, Sakon… errekatxua. Bixak bat eitten juek han Ugarteko etxeostian.
- […] danok batera hartuta jarek horrek, baiña…
- Ugarteko etxeostian hori?
- Bai, Ugarte errekia […]. Ugarte errekia esan izan dotsau.
- Eske hemen markauta daukau Galarran bi elkartzen dia hor.
- Bai, hori Ugarteko etxostian alkartzen dittuk. Ala Galarran?
- Ez, honek Galarra dia.
- Bai, eske bat [Galarra…] alberga batetik ta bestia Sakoneko etxaburukuorri, ba… Galarrako… Galarrako errekatxua dok. Batak albergia jaukak, gaiñera, Galarra aldekuak; Sakonekuak ez jaukak albergaik. Etxe onduan hantxe daok, baiña… Bata Sakoneko errakatxua ta bestia Galarra errekatxua. Gero, Sakoneko etxeonduan bat…
- Arrotatik behera albergia.
- Bai.
- Ta bestia handikaldetik joiak Sakonekua.
- Galarra errekatxua…
- Bata Sakoneko errekatxua ta bestia Galarra errekatxua?
- Hori dok.
- Bale, bale.
- […].
- Hemen… hau ze etxe da hau? Hemen Galarrasakona baiño gorao daon bat.
- Hori Galarretxetxo.
- A, bai.
- Arrotara bittartian. […].
- Hori, hori, hori.
- Galarretxetxo. Han ez dok iñor bizi gure akorduan, baiña…
- Bale.
- Gero hor beste bat hor Asentzio onduan zela…
- Ha txabolia zuan. Galarretxetxokuak han gero bizi izan [bai], baiña ha txabolia, Galarretxetxoko txabolia. Ha be desapareziduta daok, baiña… Etxia Galarretxetxo […].
- Galarrak-eta zenbat dia horrek? Hiru?
- Galarrerdikua ta Jorkena ta Galarrasakona.
- Galarrerdi, […] ta…
- Sakona. Guk Sakona esaten dotsau.
- Galarrasakona ta Erdikua parian dare, ez?
- Galarraerdikua ta Jorkena jauaz bidia bittarte, alde ondo-onduan ta Galarrasakona jak Zabaleta aldera, errekatxo onduan, aparte.
- Ta, aparte, errekatxuaz handikaldetik dao, hor datorren errekatxuaz handikaldetik.
- Bai, ha aparte jak. Honek Galarra ta Jorkena izango dittuk ta Sakona hau izango dok.
- Berrehun bat metro.
- […] gaizki. Hortan gaizki ipinitta dao.
- Berrehun bat metro egongo dittuk Galarrati Galarrasakonera.
- Zabaleta-ta nun dauaz?
- Ez dia agiri hemen, [… mendixa…].
- […].
- […].
- Ta Zabaleta [nun dao, ba]?
- Zabaleta goixan.
- Zabaletatik gertuen dauen Galarra hori?
- Galarrasakona.
- Galarrasakona Zabaletati Angiozarrera etortzeko Sakoneti bidia, Sakona gertuen. Ta gero horti Galarrara-ta pixkat ixo ein bihar dok. Ta gero handik Elixamendira bidia lau-lau jeuan.
- Hori zan […] Elixamendiko bidia.
- Bai, bai, hori dok. Hau dok Sakona ta horrek…
- Zela esaten jakuan horri bidiorri?
- Erdikua ta […] ta… E?
- Horri bidiorri zela esaten jakuan?
- Itturrozko…
- Itturrozko…
- Bai, Itturrotz.
- Itturrotz. Bidia, ezta?
- Itturrotz. Bidia.
- Ugarte gaiñian […].
- Horixe, horixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia