Bergara (Gipuzkoa)

Murinondo, Aranerreka eta Elosu bitarteko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-251-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Murinondo, Aranerreka eta Elosu auzoen bitarteko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Honen izena badakizu?
- […] de la casa pa´allí […], del otro barrio?
- Bai.
- Beistegi gaiñian…
- Gaiñarre.
- Gaiñarre… Eta gero Miaka badakizu nun daon, ez? Hamendik be ikusten da. Ta Miakatik aurrerao beste tontor bat dao hor, ez?
- Laudatz buruan daona?
- Bai.
- [Laudatz...] gora. Harek izena ez dakit izena ze esaten jakon. Horixe ezin neike… Handik gorakuai bai, [geuk ipinittakua]… Sakonaundittik gora hori, Loidi, [sua egon zanori], Beisteikoegieta.
- Hori da… bueno, hemen, mapa hontan, ez da ikusten, baiña hor dauana.
- Mapa honen eskumakuak?
- Bai.
- Zela esan dozu izen hori?
- Beisteikoegieta, Beisteikoegieta, Beisteiko hegixa esaten jao guk, Beisteikoegieta horixe da: Beisteiko hegixa.
- Eta zela da… Loidi edo Loidi gaiña edo hamen gertu dao? Eske lehengunian amakin pasiatzen jun giñanian pasau giñun hori Gaiñarre esaten dozuna zuk…
- Gaiñarre da Miakatik beherako tontorra. Bueno. Hortik gora, Miakatik gora gaiñera gora ixotakuan Loidi dao Akelarretik aurreraoko laua. Akelarre hori, badauke honek sozidadia Torretxekuak eta, Torretxeko igeltseruak eta. Hor Amestira goietzela zuek badakizue tunelbokia nun daon, tunelbokia, lehenguana, urana, ez dozue jakingo… Neberak be ez dozue jakingo nun daren… Neberetan dao horren… lehen Araneko txabolia erosi zeben horrek. Handik gorako laua da —kooperatibiak oin dabillena— haura da Loidiko laua. Ta han dao zulo bat ta esaten gontsan, ba, oiñaztarrixak sartzen zien, ta Sorginzulua esaten jakona. Haura da, Loidi haura da. Gero handik honutz behera honutzao berriz dao beste tontortxo bat Pagolatik honuzko hori, hori Itxumendi. Itxumendi horri be. Gero beste Itxumendi bat dao emisoria daon aldian. Hari be berdiña esaten jaue.
- Bi daz orduen…
- E?
- Bai.
- Itxumendi. Ta hori tontorra da, ba, biribilla dalako hemendikua be, ta handikua be halaxe. Emisoria daona bestia. Horrek bixok […] horixe izena. Gero Loiditxiki dao beste bat horrek bixen erdixan. Lastorrittako sailla —oin linea pasatzen da— ta [Itsasmendira kalera bajauta … Narbaizak]. Horretxek dia hor daren izenak. Ta gero handik behera Gartzain, Gartzain da, ba, itturrixa [dao Gartzaiñen], Gartzain dauka harek izena aldapa zaharra galanta. Ta lehengo Elusuko bidia, printzipala, Irutxaboletan etortzen zan. Zuek Irutxaboleta be ez dozue jakingo nun zaon?
- Bertan egonda ez, baiña…
- A! Ba… Bertan pasauta bai…
- Bai.
- Zabaleta burua da Irutxaboleta, oin ez dao txabolarik baiña.
- Bai, hau…
- Ta handik behera gero, ba, […] aldera [… Abraiñera].
- Bai, eta gero hamen, irten, ez? Ataixa […] kanpora, ta hor goixan ikusten dan… ez dakit mendixa dan edo tontorra dan edo…
- Hau berau, gaiñau?
- Bai.
- Hau beronen puntia goiko gaiña ala honena?
- Ba… Azpilletatik gora.
- Baiña haren puntia?
- Bai.
- Aingelburua haura, e?
- Bai, hori. Haura.
- Aingelburu. Haura da, baiña mendi honen tontorra, ya prinzipala.
- Bai, bai, bai.
- Gero guk txabolia daukauna, […] beherao daona, hori Goiko-laua. Beste izen bat.
- Goiko laua izango da…
- Anguako etxaburua.
- … hara gora juteko […]?
- Anguako etxaburua.
- Hemendik jun bihar da.
- Anguako etxian pare-parian dao gaiñekaldeko […] Goiko laua.
- Hauxe izan leike…
- Ze dao, gutxi gorabehera gaiñetik etxera bittartian?
- Azpilletatik gora junda, oin… goratxuao, oin ganauak hor dabitzen lekutik Miaka aldian dao kanpo-fubolan tamaiñoko lau-unia dao. [Zergatikan], e… soldauen txabolia eukittako… […], baiña izena dauka, izetez, Goiko laua. Mendi honek ez dauka beste holako lau-unaik. Kanpo-fubola eitteko tamaiñokua dao. Oin […] hanka eingo leukiela oin zerak, baloiak, baiña bertan erdixan geu be ibili izen gara ta […] lekua edarra. Goiko laua esaten jako. Ta beste bat, terreno bat, hau guria, harek izena, ba, aparte. Baiña harek ez dauka… haura… Itxikua.
- Itxikua?
- Bai, Itxikua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia