Elorregi auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-248-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga
- Data: 1992(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: BER-248/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Epele inguruakin hasi […].
- Hau zonaau… hamen badao, ba, [hamen mugia] Arrasate eta errekia […]…
- Zeletati…
- Hamen basarrixa zein zan zuek dudia zeukazuena, Epele edo [zein zan haura]…
- A! Gero esan zoskuen […].
- Bat Artzubi…
- Bai.
- Artzubi ta Epele.
- Gaiñekaldian?
- Artzubin… barrurao, mendira alderao Epele. Epele.
- Barrenakuak esan zoskun Barrenazar izena be bazeukala.
- Barrenazar horrek?
- Barrenakuak esan zeban hori.
- […], Epele?
- [Hemen mundu guztiak] Epele.
- Nik berrogeta hamasei urte daukat, bai, ta nik beti entzun dot Epele.
- Hamen inguruan…
- Oin, aurretik baldin bazeukan hori Barrenazar…
- [… ipini dou, ezta, ] errekatxo hau [zein dan]…
- Bai, […].
- Bai. Bueno, baiña hau zona hau gehixao […] gehixao honek, ezta?
- Bai, holako… zuk esan dozun moduko… hori, [...] mendixa ta holako izenak.
- Holako izenik hamen ez dao, horrek gehixao Zigarrerok […].
- Hori Zigarrerokuak esango dotsue hobeto.
- Bai, bai.
- Han beste bat, beste mendi sail bat badao -ya nik ez nauke ezautuko [oingo] ta nun daon be ez nauke ezautuko- hamen Lope aldera esaten jako, beste bat, Otsozulo. Hor nunbaiten.
- A, esan zoskuen.
- Otsozulo, hor nunbaitten .
- [Isuskitzakua] behintzat horrek esango dotsue. Han egongo da, e? Goruzkuan edo beheruzkuan han egongo da.
- Ta hori Isukitza, Isuskitza…? Hau […], ezta? A! Hor begiratzen da eskumara, ezta? Han kanposantu inguruan gora eskumara geratzen da hori, ezta?
- Zuek handik pasau bihar dozu Zigarrerokora.
- Isukitzatik?
- Bai.
- A! Ta eskumatik juaten da Zabaldora, orduan, ezta?
- Bai, ta Kotzabalera.
- Eskumatik. Ta ezkerretik doia […].
- Ezkerretik Isuskitzara ta Zigarrerokora. Isukitzatik pasau bihar dozue Zigarrerokora juateko. Bale, bale.
- Gero Irutontorreta… noraiño da Irutontorreta? Nun bukatzen da?
- Bueno, hau… hau izango da…
- […] goixan.
- … hau be Sospetxuko… ixa Sospetxura artekua izango da, ezta?
- Hau Sospetxu.
- Sospetxu. Baiña hamen dao mendi tontortxo bat Sospetxun azpixan gelditzen dana. Irutontorretatik goittik behera doian zera, mendixa, mendi-puntia, punta-puntia, azkenengo puntia… ahaztu jata […] mendi punta hori… [Azpilleta] edo… Igual da. Igual da. Ez naiz akordauko.
- […].
- Ez, geu juaten gaittuk beti be, baiña…
- Orduan, Irutontorreta deitzen jako bakarrik gaiñari edo…?
- Gaiñai, gaiñai, gaiña bakarrik. Goiko puntia bakarrik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!