Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoan sartzen diren baserriak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko baserrien-izenak. Mugak non dauden. Basalgo auzoan sartzen diren baserriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, gero, Basalgo auzua… ze basarritzuk sartzen dia Basalgo auzuan? Zeatik hor…
- Basalgo auzuan…
- … inor ez dakit oso ondo […] .
- Basalgo [hasten] dok hor… Basalgo bera, Santiago, izetez hasten dok Lesarriboluan.
- Lesarri boluan?
- Bai, Mekolalden.
- Horrekin be dudak euki giñuzen. Basalgo… - Lesarri bolua dala ta ez dala- Basalgo zek erabakitzen dau, kamiñuak ala errekiak? Lesarri bolua…
- Kamiñuak ez jok erabagiko, errekiak erabagiko jok, errekiak.
- Eske Osintxu ein giñuan entrebista danetan Lesarri bolua Mekolalde zala eta gero Mekolalden ein giñuanian haura Basalgo zala. Ta…
- Hor, Basalgoko zeretan, behintzat, nik beti entzun juat Lesarri bolua lehen-lehenao Basalgo [esaten] zala beti; beste Lesarrixak be bai ta Lesarri bolua be bai.
- Badauka bere… bere [izatia].
- Itxuria badauka…
- Normala izango litzake…
- Eske Mekolalde ez dok auzua izetez itxuria ta.
- Hori da beste bat.
- Hori dok. Horreaittik. Hori lehelengo jatorrixa seguramente eukiko jok, ba, Basalgo izengo zuan ta Mekolalde partia igual izango zuan Osintxu zati bat eta hola egongo zuan hori partiduta. Hortik ekarriko jok horrek bere zera. Mekolalde ez dok auzua itxuria ta.
- Santiago esan dozu…
- Mekolalde izengo dok izena ferrokarrilla ein zanekua, Mekolalde.
- Bai, enpalmeko zera…
- Bai.
- Klaro, Mekolalde han bi baserri dare: Mekolalde torria ta Mekolalde […] ta gehixao ezebez, "se acabó".
- Basalgo auzuai beste izen batekin be esaten jako, ez? Santiago auzua edo…?
- Santiago auzua.
- Gauza bera da?
- Bai. Eta gero Basalgoi auzo moduan agregatzen jakona, Goimendixa, Basalgora pertenezitzen zuan. E? Auzo txikixa moduan edo, ba, ez jakixat zela, baiña Basalgo. Basalgok serbitzen juan haura elizia-ta euanian be danak Basalgok eitten juan […].
- Goimendixa 2xan.
- […] apuntau dozu?
- A, bai. Hau zelan? Santiago edo Basalgo auzua. Ta Goimendi dia, ba, horretxek: Gaztandola, Bergaretxe, Lezeta, Intxuzabal, Ibarrola, Olakorta ta Kostei.
- Bai.
- Ez dao besteik?
- Ez.
- Ta hori da, ba, Bergarako mugak ya Plaentxiaraiñok, Eibarreraiñok eta…
- Eibarreraiñok enpalmatzen da.
- Bale. Ta gero hemen, hau, Oxanguren aldia-ta hori Basalgo ala…?
- Basalgo… Oxanguren Osintxu esaten juen lehenao.
- A, bai?
- Bai.
- Joe, bakoitzak hemen gauza bat esaten dau Oxangureni buruz.
- Bai, hori, entzun jittuat nik lehenao be batzuk Osintxu dala, beste batzuk Basalgo dala…
- Oin ez dot uste Osintxu danik.
- Ez, oin Basalgora uste juat daola hori. Hemengo aiuntamentuko zeretan ta Basalgora. Ziardei nora jak?
- Ziardei Osintxu uste dot.
- Osintxu.
- Uste dot baietz.
- Bai, lehen, behintzat, hola.
- Baiña Oxanguren ez.
- Oxanguren Basalgora. Baiña Oxanguren be entzun juat nik Osintxu dala be bai, lehenao Osintxukua izeten zala, gero beti Basalgon egon dala…
- Ta gero Arimendi-ta Basalgo dia?
- Ez, horrek San Anton auzua [horrek]. Mostei hasten dok lehelengua Basalgokua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia