Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko toponimia; tontor eta sailen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, [mintxo] bat joiak goittik behera Artizeraiño doiena. Hori ez jakixat,ba, nundik datorren hori. Lehenau Elgeta ta Bergara separatzen ei zuan hortik eta horren zeretik etorriko dok seguramente hori.
- Seguramente bai.
- Bai. Gurian aittajunak… Artizen etxe bittartian ei zuan hor zera.
- Justo. Ta hementxe dare ta […] gaiñetik doia…
- Bai, hori holaxe joiak. Lindaria hortik etorritako izena izango dok horri esaten jakona.
- Lindaria eta, zera, Amarraitzeta bittartian badao ezer ala dana da Lindaria?
- Lindaria horri gaiñorri ta gero Amarraitzeta hori, ba, sakoneratxuao, Kirueta aldera eitten jok, Kiruetako txabola aldera, nik esaten dotenori, Amarraitzeta hori.
- Gero beste bi sakonuna bittartian dator beste hola… zer bat, hegi buru bat. Kiruetako txabolak baiño…
- Eta gurera bittartian?
- Bai.
- Kanteria esaten jakona beste bat. Hau, "por ejemplo", Beittiko txabolia lehen billau dozue, ba, hor guretik doiena, guretik harutz doiena?
- Hauxe?
- Hori dok, ez dok?
- Bai.
- Ba, hortik gora urtetzen jok… bai, hona Goikolaura ta hor Kanteria – harrixa etaratzeko lekua zuan, gaiñera – ta Kanteria esaten jakok horri.
- Gero beste karobi bat edo badao…
- Karobixa? Karobixak bi be bai, hiru be bai badakit nik karobixak nun daren.
- Bat ondio bastante zutik daona.
- Zein zonatakua?
- “Vamos a ver”…
- Beittiko txabolonduan jak bat.
- Ez, ez, hemen, hemen, hemen. Lehenengo kurban eskumetara hartzen da Garberaiño juteko oiñez. Beste… estrata bat dao.
- Gurera baiño lehen?
- Iñarre, ezkerrera hartu ta lehelengo kurban eskumetara estrata zahar bat gorutz doiana.
- Albizurira doiana?
- Ez, ez Garbera doiana.
- A! Handik gora doiana?
- Bai.
- Bai.
- Hauxe da, hauxe.
- Bai, hori da, hori karobixori hortxe gure zeran geiñian, basuan gaiñekaldian jak hori.
- Izenik badauka?
- Ez. Garbe barrenian jak… Izena basuak Garbebarrena jaukak horrek.
- Basuak Garbebarrena daka?
- Bai. Horren guen horrek. Eta hor beste bat -ez jakixat izena ipinitta daukazuen- Basalgotik hor geintxo bat, tontortxo bat, eitten jok, ba? E… gure [kamiño] aldapian geiñekaldian. Horraxe direkziñuan, karobira direkziñuan doiena. Zabaletagaiña esaten jotsek hari.
- Zabaletagaiña?
- Zabaleta esaten jotsek. Holako tontortxo bat.
- Arangurentxo, Lonbide…
- Hau Lonbide. Ta hori aldapa guena ta hor estartia hor hasiko dok gora, ez dok?
- Hemendik gora, hemendik gora.
- Hau dok gure kamiñua honaiño datorrena?
- Bai.
- Bai. Ta lehelengo bidia dok, ez dok, gora?
- Bai.
- Bai, hauxe dok gora doiana. Ba, hamen geintxo hau, hauxe izengo dok, hor gorako… Hoixe dok Zabaleta.
- Bale. Gero lehen esan dozu baso bat Lonbidebaso edo esan dozu lehen. Hori nun…?
- Lonbidebaso daok horri kamiñuorri jarraittu gurera bidian…
- Zuenerako bidia… Hauxe.
- Bai. Eta hau… hau bidia dok, ezta, goittik behera?
- Bai.
- Ba, hementxe hasiko dok goittik behera. Hau errekatxua… hau gure errekia, hau bestia… Bai, hamentxe. Hauxe dok Lonbidebasua, zuen itturriraiño bajatzen dana, Izarreetxebarriko itturrira bajatzen dana goittik behera.
- A, igual apuntauta eukiko dou. Badaezpada, badaezpada apuntau eingo dou.
- Bale.
- Klaro, Lonbideko basua dok ta Lonbidebasua esaten jakok horri. Beste bat bajak izena daukana hor geure basua be. Kanposko zera jaukak izena… Kanpos esparrua.
- Aiba! Nun dao hori?
- Hori?
- Arangurentxo hemen dao.
- Bai.
- Garbe…
- Arangurentxo hemen… hamentxe inguran, hola. Garbe hau dok, ez dok?
- Bai.
- Ba, Garberako faldan eitten jok hortxe bertan gora. Kanposko esparrua, hortxe inguruan. Bai. Gurian esaten juen Kanposkuak-edo ganauak ebaltzen zittuela edo, ez dakik? Kanposko esparrua esaten jakok. Izena be hala jaukak basuak: Kanposko esparrua.
- Hori entzun barik neukan.
- Bai, hori […], eskrituretan be Kanposko esparrua ipintzen jok. Bai.
- Beste bason bat…?
- Beste izena beran ondoko batek beste batek jaukak Intxaurreta be bai.
- Intxaurreta ze aldetara?
- Intxaurreta Basalgon apuntau dozue? Basalgon gurera hartzen dana, Gallasteitorrera hartzen dan lekua dok […] Intxorreta esaten jakona.
- A, bai, apuntau… 68 dauka apuntauta, balitzake hau izatia. Badaezpada apuntau eingo dou berriz.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia