Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia Elgetako muga inguruan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Basalgo auzoko toponimia Elgetako muga inguruan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, bueno, hau ahoz… oin ahoz… ahozkuak batzen gabiz, baiña ibili gara liburu zaharretan-eta begiratzen artxibuan, ta agertzen jaku hamen Arangurentxoko lurretan baso batzun izenak “Aitzeta” bukatzen dienak.
- Aitzeta? Amarraitzeta be bai. Geure basua be Amarraitzeta dok, hemendik gora […] han goixan daon bat.
- Hori nun zertu biharko giñuke?
- Kirueta […].
- Kiruetako txabolia?
- Bai.
- Arangurentxo…
- Gero, esan douna, bidia gora doiana?
- Bai.
- Hau Goikolaua apuntau juau, ba, nunbaitten?
- Hauxe.
- Bai. Ba, Goikolautik jausten dok, hola, Agarregoiko aldera ta Elizalde aldera, hona, honaxe.
- Hau izango zan…?
- Aber, Agarregoikua?
- Agarregoikua hemen.
- Ta Larrosin hau, eztok?
- Bai.
- Ta Goikolaua nun esan juau? Hamen.
- Hauxe.
- Ba, hori basuoi guk izena hori esaten jauuna Amarraitzeta hauxe dok, hementxe bertan jausten dana azpikalde […] bat, holan. Bai. Hori bazeukazuen izena, e? Zerian, aiuntamenuan edo zertuta ala?
- Papel zaharretan agertzen da.
- Aitzeta, eztok?
- Amarraitzeta.
- Amarraitzeta.
- Ta beste bat be bai: Bostaitzeta.
- Bostaitzeta, e? Bostaitzeta? Hori…
- Bueno, ez dauka…
- Zerak, Luisek-edo ez zotsuen esan Agarregoikuak-edo horren berri?
- Amarraitzeta uste dot entzunda zeukala…
- Horren basua be gurien kontran-ta jak ta […] Amarraitzeta eukiko jok harenak be.
- Ba, igual harek honi emon zotsan Amarraitzeta zati honi. Hemen daukau bat borobilduta, ez dakit zeittik izengo dan. Igual berak honi emon zotsan. Beiratu leike, Eli? Badaukau hemen papelak? Ekarri dittuu? 88, 2.
- […].
- Elgeta partia izengo da, baiña…
- Urpunta, Urpuntua.
- A! Urpuntua.
- E?
- Urpuntua esaten dotsa harek.
- Urpuntua?
- Bai.
- Bai, baiña hori Agarregoiko aldera uste juat daola, e? Hori neuk be entzunda jaukat. Nun daon fijo ez, baiña Luisi-ta entzunda.
- Ta 23a? 23a? A! Hau Larrosin bada… Honi Larrosin basua esaten dotsa Agarregoikuak.
- Bai, azpikalde horri ta…
- Bai. Honi Urpuntua.
- Urpuntua?
- […] berak ya… hemendikalderakua ya bera ez zan sartzen.
- Gero beste bat badaok hor Lindaria esaten jakona.
- Bai, hauxe.
- Hori goittik behera doian…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia