Basalgo auzoko baserri-izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: BER-244/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Bueno, Mosteittik hasiko gara ala?
- Bale.
- Bueno, basarrixak eingo dittuu lehelengo ta gero errekatxuak eta… Ba, hau bera?
- Bai, Monasteriobide.
- Bueno, baiña zuek hola ez jatzue esaten…
- Guk Mostei.
- Ez, komeni da zeuek esaten dozuen moduan.
- Bai.
- Guk Mostei.
- Mosteittik gora esan dozu…?
- Hurrengua, ba, zera… lehenaoko etxe zaharrak be bai danak hartzen dozue?
- Bai, bai. Bai, bueno, oin dakiuna [edo daona…].
- Beste bat horren gaiñian dao egondakua Kaminburu.
- Bai, hantxe justo gaiñekaldian, ez?
- Bai. Han kurbia bertan badaok, ba, [etxe gaiñekaldian]? Gaiñekaldian daok, horma zaharrak eta ondiok be han jarek. Ta hurrengua gora fanda, [Santiora baiño] Santiotxikixa.
- Egondakua?
- Egondakua. Frontoia daon… hantxe kamiñu kontran zuan. Guk, e… eskolan-ta ibili giñanian artian hormak eta suelua ta baeuzkan artian. Bai, Santiagotxikixa. Gero Santiago bera.
- Santiago bera?
- Maistruan etxia ta sozidadia ta horrek, horrek izena Santiago […].
- Gero etxe multzo bat dao hor…
- Santiago apuntau dozu?
- Bai.
- Gero hurrengua handik segiduta Iribe. Iribe hurrengua.
- Ezkerretara daona?
- E? Bai.
- Gero eskumetara pixkat […]?
- Bertan behera segiduta, ba, ehun bat metrora edo, zera, Gibondo. Horrek be izena Gibelondo edo jaukak. Eztok? Aber zela ipintzen daben…
- Zibondo ipintzen dau.
- Zibondo?
- Ez ein kasu haundirik, zeaittik batzutan geizki dator, e? Ta oso geizki batzutan.
- Bai, bai…
- Basarri batzuk ez dator eta… bastante…
- Hori Gibondo guk.
- Gero hemen geratzen jaku bi, bata bide ezkerretara ta beste bat…
- Beste hiru ondiokan.
- Beste hiru ondiokan?
- Bai.
- Aber, ba.
- Gero gora goiezela, gurera, handik atzera ixo Iribera ta gora gatozela, ezkerrera, Lonbide.
- Eta eskumetara?
- Eskumetara beran parian, beran parera baiño lehen Gibondo aldera, aurreratxuao Iñarre etxeberri.
- Luzeka bat?
- Bai. Bueno, ez da luzia be. Txikitxuaua, Iñarre-ta baiño txikixaua. Hau dok, eztok, Iñarre? Egon. Hau Lonbide ta hori Iñarre, eztok?
- Bai, balitxeke.
- Bai, bai, horrek dittuk. Eta horrutz hortxe beran etxian kontratik fanda, ba, etxiak, Iñarrek [distantziatzen jotsak] zerai Iñarre etxeberriri paretaz pareta, ba, hamar metro be ez, zazpi-zortzi metro. Bide bat bittarte dabela.
- Gero begiratu ein biharko dou hemen dibujo…
- Bai, hortxe, hortxe. Hori [zein da…] tipo hortara izengo dok, holakua ez dok, baiña.
- Ez… Hau gero guk zertu biharko dou, kuadrau biharko dou…
- Bai, Iñarre etxeberri. Horrek jaukak hortxe bertan zeretik, por ejenplo, hau, kamiñua hau dok, eztok, hemen bittartetik pasatzen dana? Ba, hau Lonbide ta hau Iñarre dittuk. Eta hamentxe bertan kontran, etxe kontran joiak kamiñua horraxe eta hortxe eitten jok etxe kuadrotxua hortxe. Hortxe. Hori […], holaxe. Ta hemendik beste bide bat joiak, hortik lehenau Egurenera zan bidia.
- Ya, ya, ya…
- Eguren be hor egongo dok. Ta hortik doia bide bat. E? Horren bixen bittartetik pasatzen dok.
- Bale.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!