Bergara (Gipuzkoa)

Aldaiegia auzoko baserri-izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aldaiegia auzoko baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aber, lehelengua, bide onduan daona?
- Han bidia gorutz ixota… Haura Biritxibar.
- Hurrengua?
- Biritxibar erdikua.
- [Arragueta] parian daona, ez?
- Bai.
- Bale. Beste Biritxibarrik badao?
- Ez. Gero San Kristobal.
- Ermittia?
- Bai. Ta onduan daon etxia be igual.
- Ta auzuai be San Kristobal esaten jako edo…?
- Itxoin, e… Ondoko etxia zein da bidia pasauta beheruzko aldera daona?
- A! Beheruzko aldera daona Elkona.
- Elkonekua.
- Zeuek zela esaten dotsazue?
- Elkonekua.
- Orduan, San Kristobal dao ermittia ta etxia?
- Beste etxe bat, bai.
- Etxiai be hola esaten jako, San Kristobal?
- Jaixetan tabernia dana?
- Esaktamente. Haura Berrigaran be urten juan, batzuk Egia zala ta ez zala ta azkenian San Kristobal emon juan bueno.
- Ta hor goittik behera…?
- Nik uste juat Egia izango zala haura, baiña…
- Hor goittik behera dator hor erreka bat…
- A! hori zera dok… Gaiñeko mendittik edo hortik zerera, Biritxibarrera urtetzen dabena.
- Hori… Hori ez ipini oin, hori Pedrori preguntauko dotsau.
- Errekatxua […].
- Ez, ez, ez, horrek izen dauka, e?
- Horrek eukiko dau auzuan izena edo etxen baten izena edo…
- Horrek detalleorrek [samur…] Pedrori telefonotik diar ein ta kitto. Edo Aldaiko…
- Bertara juango gara Aldaira edo Gaztelura edo… juan biharra dauan lekura.
- Hoixe. Horrek laste eingo dittuzue.
- Angiozartik behera datorrena…
- Ta gero hor beste bat… A! Aldai eitteka daukazue, Aldai eitteka daukazue. Eske Aldai-etxebarri jak hor beste bat eta. Haura be abandonauta. Gero oin Gaztelu eizue, Gaztelu goikua. Gaztelu goikua… Handik gero…
- Gero Aldai.
- Aldai bi edo hiru edo lau edo ze dia?
- Bide baztarrian daona, Jose Luis ta bizi diana?
- Hori Aldai azpikua.
- Ta gero goixan?
- Gaztelu.
- Gaztelu [gaiñera] goiazela […] parian ezkerretara?
- Haura Aldai gaiñekua.
- Ta Aldai gaiñekua baiño lehenao hor badare etxen batzuk…
- Bai, baiña harek barrixak dittuk.
- Harek izenik badauke?
- Bai, bajaukek izena harek. Zela jaukek?
- [Eguzkialde]? Ez, holako izen bat dauke…
- Ez jakixat, ez jakixat. Ez najoiak esatera, porke…
- Gaztelura juan bihar…
- Gero Iturrikastillo bizi zana zera…
- Ta Aldai gaiñekotik gora juanda?
- Aldai etxeberri.
- Esan zela eitten dotsazue?
- Aldaietxeberri. Ta gero eizue Meltxorrena bestia. Hor behe-behian laga jittuau erreka-onduan bi. Askasibar…
- Han behian darenak?
- A! Bai. Egon, egon, Askasibar bolu… Txaletan parian daona, e! Ojo! Erreka kontran daona. Askasibar bolu.
- Ta bestia? Beniton ta…
- Askasibar dok haura bakarrik. Askasibar bakarrik.
- Ta hemen bide onduan daona?
- Txaleta.
- Hori txaleta, hori Belasteienea.
- Hori bertan ipintzen dau. Hori izen barrixa da, ez?
- Bai, izen barrixa dok.
- Txaleta ein zebenian jarrittakua.
- Eren apelliduai segiduta Belasteienea, Belastei dauke apellidua ta.
- Ta hor behera datorren errekia, Askasibar bolura urtetzen dabena?
- A, hori ez jakixat… Horrek ez jakixat. Horrek Aldai Benitok esango dotsue. Horrek ra! fanda esango dotsue danena horrena, San Kristobalgua, han Sospitxu aldekua ta danak esango dotsue. Hori momento baten einda. Gero zera jak hor Loidi bolu. Ya ke hori… eizue bestia Loidibolu. Gero Loidi; Loidi etxeberri gero. Hor bittartian beste bat jak…
- Ta zeuk zela esaten dozu?
- E?
- Zeuk zela esaten dozu?
- Loidietxeberri.
- Ta Loi(d)etxeberri?
- Loiditxeberri han.
- Guk Loidi etxebarri esaten dotsau. Loidi etxebarri ta horrek nik Loidi etxebarri beti.
- Bai, bai, hala […].
- Bai, bai, bai. Nik Loitxebarri esaten dot ta…
- Ba, geizki… Gero hor "ruinas" bat hor bittartian be egongo dok Loidi Etxebarri bittartian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia